Azpeitiarrak irabazle teniseko txapelketan

Urola-Kostako Hitza | Kirolak
2004ko abe. 13a, 18:12

Bergarakoak mendean hartu zituzten Azkoitian jokatutako jardunaldian

Tenisean aritu ziren bi herrietako partaideak elkarrekin.  Argazki originala

Azpeitiko taldeak Bergarakoa mendean hartu zuen herri arteko teniseko txapelketako jardunaldian. Larunbatean jokatu zen, Azkoitian Txerloiako tenis pistetan. Agustin Quintanak 6-2 eta 6-2 irabazi zuen, eta Mikel Perezek ere garaipena lortu zuen, 6-1 eta 6-1. Bikoteen arteko partidan, Asier Oiarzabal eta Agustin Quintana 6-2 eta 6-2 nagusitu ziren.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu