Asisko Urmenetaren hitzaldia

Uztarria 2004ko abe. 1a, 13:12
  • Gaur (abenduak 1) Aitonena I aretoan izango da 19:30ean, Euskara lardaskatzeko manerak izenburupean
  • Iraurgi ikastetxeak eta Uztarria Kultur Koordinadorak antolatu dute

Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga hirukoteak, hitzaldi saio berri bati ekin diote, euskara eta umorea uztartuz. Hona hitzaldia emateko duten aitzakia:

"Euskara altxorra omen dugu, biraorikan ez duen hizkuntza garbia, eta bla bla bla...

Guk berriz mintzajea lardaskatu, narrastu, botigatu, kakanahasi egin nahi dugu; baita lortu ere. Diziplina aunitzetatik bidaiatuko gara adierazkortasunean barrena, irudigintza eta irudimena endredatuz.

Osagai zaharrez eta berriz prestatu dugu saltsa hau,eta bertako ekarpenez errezeta aberastuko gero. Umore marka dauka mintzaldiak, eta entzuleak ere parte hartzaile egiten ditugu.

Aurreneko hitzaldian libertitu ginen Euskaraz. Oraingoan trufatu eginen gara. Erdu?"

Asisko Urmenetak emango du gaurko hitzaldia. 19:30ean izango da, Aitonena I-ean Iraurgi ikastetxeak eta Uztarria Kultur Koordinadorak antolatuta.