Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak Jone eta Maikar estetika zentzua saritu du

Uztarria.eus 2004ko aza. 30a, 13:11
  • Jone eta Maikar estetika zentruak zerbitzuetako enpresa onenari saria irabazi du
  • Joan den ostiralean, azaroaren 26an, banatu ziren sariak Irunen

Joan den ostiralean, azaroaren 26an, Irungo Ficoban Gipuzkoako Merkararitza Ganbarak batu zituen sarietan, Jone eta Maikar estetika zentrua saritu zuten. Herriko merkatariak jaso zuen saria zerbitzuetako enpresa onenari ematen zaiona da.

Jone eta Maikar orain 30 urte sortu zen. Gaur egun sei langile ditu eta bakoitza estetikako arlo batean espezializatuta dago. Eguneroko estetika zerbitzuez gain astean behin elikaduran aditua den mediku bat eta tatuatzaile bat izaten dituzte zentruan. Hilean behin, berriz, mediku baten bisita izaten dute.