Erdi kaletik Eliz kalerako pasabideak iraun egingo du

uztarria 2004ko aza. 23a, 18:11
Lehen Erdi kalean zegoen kantoia.

Udalak jakinarazi du etxe berria egitean pasabidea ere egingo dela

Beste hainbat urtez, Erdi kaletik Eliz kalera igarotzeko pasabidea erabiltzeko aukera izango dute azpeitiarrek.

Udalak sustapeneko etxebizitzak egiteko bota zuen eraikin osoa eta pasabidearen etorkizuna airean gelditu zen. Pasabidea galtzeko arriskua ikusita Alde Zaharreko Merkatarien eta Zaharra Berri alde zaharreko biztanleen elkarteak sinadurak bildu zituzten eta 1.200 jaso. Ondoren udaletxean aurkeztu zituzten.

Gai honen harira, Urola-Kostako Hitza dionez, Udalak pasabidea mantentzeko erabakia hartu du.