Larunbat arratsaldean igerilekua ezingo da erabili

uztarria 2004ko aza. 4a, 18:11
  • Igeriketako txapelketak egongo direlako ezingo da erabili
  • Beste zerbitzuak erabiltzeko arazorik ez da izango

Azpeitiko Udal Kirol Patronatoak jakinarazi duenez, larunbat honetan, azaroaren 6an, igerilekua ezingo da erabili arratsaldean, igeriketako txapelketa antolatua dagoelako.

Hala ere, beste zerbitzu guztiak ohi bezala eta ohiko orduetan zabalik izango direla esan du.