Uztarriak 'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburua aurkeztu du

Uztarria.eus 2004ko urr. 30a, 19:10
Liburuaren aurkezpenean Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola eta Martxelo Otamendi, Aitonenan.

Aurkezpen ekitaldian Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola eta Martxelo Otamendik hitz egin dute

Liburuak 176 orrialde ditu, eta euskarazko prentsaren herriko historia aztertzen du

Uztarriako bazkide guztiek etxean jaso dute ale bana

Liburuaren ezaugarriak

Liburuaren ezaugarriak

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeak bere 8. liburua aurkeztu du gaur (larunbata) Aitonenan egindako prentsaurreko batean.

Liburuak, honako ezaugarriak ditu:

  • Titulua: Euskarazko prentsa eta Azpeitia.
  • Azpititulua: Herri eraikuntzarako zutabea.
  • Egilea: Uztarria Kultur Koordinakundea.
  • Orrialdeak: 176.
  • Argazkiak: 71.
  • Kapituluak: 6.
  • Artikuluak: 73.
  • Liburuaren salmenta: salgai, 8 eurotan, Uztarriaren egoitzan eta Azpeitiko liburudendetan (Martinez, Iratzar, Eklipse eta Belaetxe). Uztarriako bazkideek, dagoeneko etxean jaso dute ale bana.

Liburuaren ezaugarriak eta aurkibidea (rtf formatua)

Aurkezpen ekitaldian

Aitonena aretoan, liburua aurkezteko hiru hizlari izan dira: Enekoitz Esnaola (Uztarria Kultur Koordinakundeko partaidea), Laxaro Azkune (Uztarria Kultur Koordinakundeko lehendakaria) eta Martxelo Otamendi (Berria egunakariko zuzendaria).

Laxaro Azkune

  • "Azpeitiarrak euskarazko prentsak daukan garrantziaz oharraraztea".
  • "Liburu honen helburua kontzientzia zabaltzea ere bada."

Laxaro Azkuneren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Enekoitz Esnaola

  • "Garbi izan: liburu hau, oso liburu ideologikoa da. Euskaran sinesten dugu eta horren alde egiten dugu"
  • "Azpeitiarrek azpeitiarrentzat egina da liburua"
  • "Uztarriak, komunikabideen arloaren bidez, bi helburu izan ditu beti: informazioaren erreferentzialtasuna eta euskararen normalizazioa. Eta hori lortzeko hau da filosofia: aldizkaria edo egunkaria kalitatekoa eta plurala egitea, horregatik irakurriko dutelako herritar euskaldunek euskaraz, horrela lortuko du euskarazko hedabide horrek tirada handia, eta orduan bihurtuko da erreferente informatibo eta euskararen normalizaziorako tresna eraginkor".
  • "Egunkarien zabalkundearen grafikoa aldatzen ari da, euskararen onerako, baina ez da nahikoa".
  • "Egoera ez-normalean bizi gara: euskaldunok, oro har, euskarazko prentsaren alde gaude, baina ez dugu alde egiten. Aldea dago. Hori islatu nahi du liburuak".

Enekoitz Esnaolaren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Martxelo Otamendi

  • "Ikusten da euskarazko prentsaren eta azpeitiarren artean lotura handia dagoela".
  • "Horrela segitu behar da Azpeitian, Uztarriaren gidaritzapean, euskarazko prentsaren aldeko pausoak ematen. Baldintza onak betetzen ditu Azpeitiak, era guztietara: euskaldun asko, euskarazko hedabideak...".

Martxelo Otamendiren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Sarean ere bai

Uztarria Kultur Koordinakundeak, aurreko liburu guztiak bezala hau ere sarean ipiniko du nahi duenak irakurtzeko modua izan dezan.