Herriko eragile ezberdinen manifestua

Azpeitian Gazteok Zer?! | Iritzia
2004ko urr. 28a, 17:10

Epaituak izango diren herriko bederatzi gazteek duten egoerari buruzko gogoeta plazaratu dute hainbat eragilek

Manifestu honen bidez, 2002ko elegante egunean izandako gertaeren ondorioz herriko bederatzi gaztek bizi duten egoeraren aurrean, eta laster beraien aurkako epaiketa izango dela jakinik, ondorengo hausnarketa zabaldu nahi dugu Azpeitia lan eremu dugun eragile ezberdinok:

  1. Une zail hauetan gazte hauei gure babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, egingo zaien epaiketan berauen absoluzioa eskatzen dugu.
  2. Herriko gazteek dituzten arazoak modu elkarrizketatu eta serio batean konpondu beharrekoak direla uste dugu.
  3. Herriko gazteak beren kabuz antolatzea aberasgarria delakoan gaude, eta horretarako Udalak beharrezkoak zaizkien baliabideak eskaintzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Besterik gabe, bat egiten dugu Urriak 30ean, arratsaldeko 7etan Gazteak aske, epaiketarik ez! lemapean herriko plazatik abiatuko den manifestazio isilarekin.

Sinatzaileak

  • Oilosoro kultur elkartea
  • AEK-ko irakasleak
  • ELA sindikatua
  • LAB sindikatua
  • Bilgune Feminista
  • Errealeko jokalari gazteak
  • Euskal Presoak Euskal Herrira Topagunea
  • Askatasuna
  • Habea
  • Uztarria kultur koordinadora
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Azpeitiko Emakume Taldea
  • Batasuna
  • Ikasle Abertzaleak
  • Segi
  • Iraurgi ikastetxeko langile talde bat
  • Danonako langileak
  • Lakrikun antzerki taldea
  • Gazte ekimena
  • Zubi Zaharreko musika taldeak
  • Urrestillako musika taldeak
  • Orkatz Kultur elkartea
  • Jai herrikoien aldeko festa batzordea
  • Landetako festa batzordea
  • Arroita elkartea
  • Karting taldea
  • Lagun onak- eko futbolariak
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Eskalatzaileak
  • Mendizale elkarteko batzordea
  • Ikasberri futbol taldeko kideak
  • Nuarbeko sokatiralariak
  • Bai Euskal Herriari
  • Etxerat
Bidali:  

Erantzunak

erramunaizpuru | 2004-10-29 : 10:10

Biziki poztu nau "herriko eragile ezberdinen manifestua" irakurtzeak. Ados nago, nola ez! berarekin eta eskier naiz , alkatea zein beste EAJko kideak guztiz bat datozela agiriaren edukuarekin. Hori zalantzan jartzea baztertu behar dugu erabat. Bai, erabat. Baina hirugarren puntuari dagokion zerbait zehaztea atsegingo litzaidake.Gaztedia bere kabuz antolatzea aberasgarria da. Nork jar dezake egun zalantzan? Ederrak geundeke! Horrekin batera hitzez hitz irakur dezaket honako zera:"beharrezkoak zaizkien ahalbideak" Beharrezkoari nagokio. Edozein herritan beharrizan ugari dago. Beharrezkoa izateak ez dakar berarekin beharraren soluziobiderik. Amaigabea izango litzateke Azpeitian ditugun beharrizanen zerrenda. Eta beharrizanen aurrean, tamalez, aukerak egin behar ezinbestean. Eta aukera egiterakoan dator korapiloa. Helburu orokorrak etabar gogoan hartu behar dira eta behin baino gehiagotan txanda noiz iritsiko zaigun zain egon behar. Begira, bestela, etxebizitzaren zain daudenen erreskada luzea Eta ez du horrek esan nahi eskubiderik ukatzen zaonik erpai dagoenari; ezin dela burusi estu batez ohe zabala estali baino. Azpeitiar guztiok behar duguna lortu ahal izateko Olentzero ugari beharko genuke eta bat baino ez dut ezagutzen. Azter dezagun elkarrizketa lasai batean zeri eman behar zaion lehentasuna eta hortik hel dakiguke argia eta ekidin ditzakegu denok arbuiatzen ditugun epaiketa tamalgarriak. Amen

Erramun-i | 2004-10-29 : 16:10

Galdera bat: zergatik iruditzen zaizu orduan PNV eta EAk ez dutela gaia tratatu nahi izan? Ados daudenaren ziurtasuna duzula diozu. Nik nire zalantzak ditut, eta galantak gainera.
Eta bigarrenez, "horretarako beharrezko dituzten baliabideak" irakurtzean, Gazteentzako lokal ba imajinatzen dut, ez beste ezer. Eta hori, nire ustez, Udalak eskaini beharreko gauza bat da. Jubilatuei eskaintzen zaien moduan (bi dituzte), kirol taldeei (batzuei behinepein) eskaintzen zaien moduan, kultur taldeei (batzuei behinipein) eskaintzen zaien moduan.
"hamen eta han" gora gaztedi antolatua!! gora gaztedi burujabea!!

iratxe | 2004-10-29 : 18:10

Nik 9 lagun hauei, mamuei eta orokorrean Azpeitiko gazteen alde lan egiten duten guztiei animoak luza nahi dizkiet. Nahiz eta ez egon hor egunero akordatzen naiz horko egoeraz eta horko jendien lana eiteko goguez. Segi hola, besarkada bat.

erramuni | 2004-10-30 : 12:10

Ze mundutan bizi haiz?? Udalai bate etzako kostatzen dauzken lokal morduetatik 1 gaztien esku jartzie, ta hortako eztake beharrizenan mailakaketie inberrik ta antzeko historik. Gatziek 4 pareta, elektrizitatie, ta beste pare bat gauza mereke eskatzeixkiau e, eztiau yakuzidun gaztetxeik eskatzen. Ta hori udalak borondatie eukiko balu gaur bertan eman laizkela ez ukau, GEZURRETAN AIKOAIAZ DA. Nik eztakit lokal bat ez emateatik herriko girue ola gaiztotzeko nola eon laizken dispuesto:jendie kartzela juteko arriskun, epaitegiyen, gaztiek aserre, zipaiuek kalietan beayen "lana" iten. ABER GAUR PNV-K MANIFIE PAKE PAKIEN ITEN UZTEIGUN. amen.

Beste bat | 2004-10-30 : 23:10

Nik ere sinatzailetako bat izan nahi det

4.ari | 2004-10-31 : 08:10

Aizu, gazte, Erramun-ek egoki eman du bere iritzia, errespetuz, zuri gustatu edo ez. Ez daukazu zertan "ze mundutan bizi haiz" ta holakoak esan beharrik, ganorabako hori. Hola eztabaidatzen duzue oraingo gazteak, errespeturik gabe, eta halaxe joaten dira gero gauzak.

Lau reflexio | 2004-11-01 : 13:11

1. Aste hontan da epaiketa. Ez da posible. Ebitatzerik bazegoen. Gazteak libre!
2. Gazte lokala dala-ta sortu zen iskanbila orain dala bi urte. Errora joan behar da: gazteei lokala eman. Ez litzateke xextrarik sortuko orduan. Baino udalak ez zuen ematen eta batzuek -gazte batzuek eta alkateak- egin behar ez zena egin zuten: irainka hasi, bultzaka, esan behar ez zirenak esaten hasi (kale borroka eta abar)...
3. Bi urtera berriz ere giroa nahastuta dabil. Udalak ez du herritarren mozio bat tratatzerik nahi izan (herritarren erakundea da udala ez?). Gazte batzuk batzokira sartu ziren lehengoan (bakoitza bere etxean sar dadila, edo denenean —udaletxean...—). Eta zapatuan jende asko bildu ginen manifestazioan, baino Ertzaintzak une batean gelditu egin zuen, manifetazio ixila izan arren eta baimendua, ertzain batek tiro bat ere bota zuen, umeak zeuden bertan. Ez da posible.
4. Eta aste hontan epaiketa. Eta gazte lokala, oraindik eman gabe.

errespetuaz | 2004-11-01 : 15:11

Larunbateko manifestazioan ertzaintzak errespetuz bere lana bete zuen. Manifa geldiarazi zuten, beraien armen erakustaldia egin zuten eta pilota bat airera bota zuten, errespetuz hau ere. Probokatzera errespetuz agertu ziren. Ertzainek beren lana ongi bete zuten, manifa gazte taliban eta burugabeek antolatu zutelako eta ezin zailako horrelako jendillajeari kaleetan manifestazio ixil bat egitea bezalako ekintza bortitzik egiten utzi. Erramunek ere ezdu dudatuko manifara joan ziren ertzain errespetudunak gazteek idatzitako hiru puntu horiekin ados egongo direnik. Egongo ezdira ba. Herritarrak zaintzeaz arduratzen diren hauek oso ulerkorrak eta toleranteak dira herritarrekin.
Kontua da, hemen gatzeei errespetua eskatu diotenak ertzaintzaren aktuazio brillanteak babesten dituztenak direla.Eta ez gaitezen engaña, guztiok baitakigu kasko gorriaren eta kaputxa beltzaren azpian izkutatzen diren pertsonak bailarako kamorreroik haundienak direla. Eta mandoak baimena eman ezkero enpeñu eta gogo guztiarekin borrakadaka hasiko zirela, errespetu osoz hau ere. Izan ere, ertzain gixajoak, gure gizarteak bakea mantentzeagatik beraien burua honela arriskatzen dute,..........................

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu