Ikastolen festak: morrontza politikoaren ala naziogintzaren ikur?

Elias Mendinueta (ikastolako gurasoa) | Iritzia
2004ko urr. 27a, 16:10

  • "Arbola espainolaren adar bat izateko joera ideologiko garbia atzematen da"
  • "Gure lurraldea ez da oraingo gune administratibo bakoitza. Gurea Nafarroa osoa, Euskal Herria da"

Aurtengo bost ekitaldiak bukatu dira, eta une egokia deritzot gogoeta bat egiteko. Hasteko, ikastolen aldeko festa bakoitzaren inguruan badaude zenbait adierazle zer pentsa ematen dutenak. Nolatan azaltzen ditugu jendaurrean bakarrik diru eta jendetza kopuruak, eta ikastolen inguruan ez dugu mezu argirik ematen? Nolatan gelditzen gara ozenki esan gabe naziogintzan ari garela herritar xumeak, 160 urteotan Nafarroako Estatuaren azken aztarnak galdu genituenetik, etsi gabe geure Eskola eraikitzen? Bestalde, nolatan dago euskararen festa esateko halako joera zabala, ikastolen festak direla argi dagoenean?

Aldaketa hori egitea oso inuzentea ematen badu ere, horren azpian joera ideologiko garbia atzematen da. Hain zuzen ere, arbola espainolaren adar bat izateko aukera egin duenarena. Adar horri euskara atxiki eta kito. Ez dago arbola propioaren aukerarik, ez dago nazio aukerarik. Eta ez ahaztu, nazio nortasunaren beste zenbait ezaugarriekin bateratuta bakarrik duela bizi-iraupena hizkuntza batek, euskarak gure kasuan. Beraz, hizkuntzaren apustu hutsean bere galbidea dator, beste ezaugarririk gabe euskarri faltan gelditzen delako. Aipaturiko joera eta hizkera horien atzean ez dago bakarrik ikastolak egiten ari garen naziogintzaren kontzientzia falta. Morrontzak eta ezkutuko aukerak ere badaude. Erakundeetako ordezkari ofizial eta politikarien aldetik esaten direnak daude, batetik; eta, bestetik, nagusiki ikastolen sareko buruzagien adierazpenek kritika zorrotza behar dute norabidea argitzeko. Hitzetik hortzera denen ahotan dabiltza hizkuntzaren eta kulturaren inguruan zenbait kontzeptu: elebitasuna, kultur aniztasuna, unibertsalak izatearena. Menpeko hartu gaituzten estatuek besteentzat erabiltzen dituzte «aniztasun eta unibertsal» kontzeptu horiek, eta guk garbi ipini behar dugu gure plangintzetan zein izango den hegemonikoa. Gainera, hori ozenago eta argiago esaten ausartu behar dute buru direnek. Espainiako eta Frantziako estatuek aspalditik egindako nazio aukera dute, eta bide horretatik jasotako esperientzia luzea.

Oso barneratua daukate estatutik bermatzen dela herri nortasuna. Oso argi erakutsi digute beraien arbola zaintzeko hezkuntza gune ideologiko nagusitzat daukatela. Eta horrela dute egituratuta sistema osoa. Zein gutxi ikasten dugun geure hurbileko historiatik ere! Hor dago 1993ko geure sare propioa desagertzeko ahalegina, espainolek oso garbi ikusi eta bihotzean jotzen asmatu zutena. Euskaldunekin egin dituzten akordio politiko guztiak beraien arbola bakarraren inguruan dituzte eginak. Ibarretxek berak ere garbi esaten zuen (Gara, 2003ko urriaren 3an) Eusko Jaurlaritzaren ahalmen bakarra Madrilek diseinatutako hezkuntza gestionatzea zela. Beraz, guk geure Estaturik ez dugunez, oraindik, estrategikoa da ikastolok egindako ibilbideari tinko eustea. Hain zuzen ere, gaur-gaurkoz, Euskal Herriaren sare publiko bakarra ikastolak garelako. Beste sare guztiak, indarrez menpeko hartuta gaituzten estatuen arbola osatzen dute. Jakina, sare horretan dauden herritarrei zor zaien begirunearekin, ez baikara ari pertsonez, baizik eta sistemaz. Eta sistema ez da gurea, ez publikoan eta ez pribatuan.Estatu moderno guztietan nazio-nortasuna bermatzeko eskola gune ideologiko oinarrizkotzat jotzen dute. Eta nazio identitatea, ezaugarri bakan batera ezin da murriztu, nahiz eta osagarri hori ustez beste guztien gainetik dagoena izan; euskara gure kasuan. Multidimentsionala da nazio-identitate horren barrua: hizkuntza, kultura, historia, nazio kontzientzia, lurraldea... Beraz, ikastolen helburu nagusia euskaldunak egitea denez, dimentsio oso horretan dauden ezaugarri guztiei erantzun behar diegu. Hain zuzen ere euskararekin batera nazio identitatea bermatzen duten beste ezaugarri guztiekin.Hori dela eta, ikastolok gure etorkizuna Euskal Herriak daraman ibilbidearekin lotuta dugunez, une honetan naziogintzan dugun egitekoa askoz ere garbiago azaldu beharra daukagu. Hori faltan botatzen da ikastolen sarea zuzentzen duten buruzagien aldetik. Morrontza usaina duten mezu ilunak, nahastuak eta koiunturari bakarrik lotutakoak izatetik, salto egin eta, argi eta garbi geure arbolaren aldeko mezuak emateko unea dugu. Horren arabera ildo estrategikoak berritu behar ditugu eta zenbait egokitzapen egin. Ikastolaren zeregina herri honen nazio identitatearekin lotuta dago eta Euskal Eskola Nazionalaren motorra gara. Helburu hori duten jendeekin auzolanean arituko gara,

Administrazioarenak diren sareetan badaude ere, berezko erreferentzia ikastolak izanik. Gure lurraldea ez da oraingo gune administratibo bakoitza. Gurea Nafarroa osoa, Euskal Herria da. Horregatik, gune administratibo horietako zenbat eta lege gutxiagorekin lotu, arrisku gutxiago izango dugu arbola espainola izaten bukatzeko. Tartean, dagokigun duinezko tratamendu ekonomikoa emateko egokiena zera da, akordioak jorratzea eta hori ere proiektu honi zor zaion begirunearekin egitea, ez baina tratuzko faborea, baizik eta zor zaiguna. Horrenbestez, ezin diogu utzi inori, ez gure festak itxuraldatzen, eta ezta morrontzan aritzen ere, uneko larrialdi ekonomikotik ateratzearen truke. Autokritika sakon batekin morrontzak astinduz, gure norabideak argiago azaltzen konprometitzera gonbidatzen ditut ikastolen sarean buru egiten duten guztiak. Ikastolakide eta herritar askoren gogoak eta indarrak biltzea lortuko dutelako horrela.

Bidali:  

Erantzunak

Berriketa gutxiyo | 2004-10-28 : 14:10

Gurasooi ajola zaiguna da adi bidez, zergatik eskola/ikastola danetatik irtetzeben seme-alabek duten horrelako errespeto falta, porroa erretzeko griña, alkohola edateko antzia, pasotismoa..... eta abar.
Gainontzeko ideologizazioak norberaren gain zeudek.
Motorik ez saldu, mesedez.

ikastolako guraso bat | 2004-10-28 : 15:10

Ondo ari haiz, eta aritu izan haiz Elias. Argitu egiten dituk kontuak, ilunpe eta azpijoko artean bizi bait gaituk, sarritan administrazioaren azpijokoz. Argi egiten diguk, naiz eta batzuk ezer ikusten ez duten. Egia dek ikastolaren jaiak hazi eta gizendu egin direla. Jendetsa uholdeak dabilzkiela, arrakasta itzela izan direla. Baina heurenganako gehiegizko morrontza ekonomikoa jasaten ari garen ustea badiat, eta ondorioz bai administrazio publikoaren diskurtsoa eta zenbait empresa pribaturen diskurtso eta propagandak entzun eta jaten ari gaituk. Ez natxiak gutxiago kezkatzen koka kola edo euskaltel bezalako multinazionalen propagandaz josirik ikustea ikastolaren jaiak, hau da, herritik sortu den mugimendu lokal honen jaia, hizkuntza eta nazio lokal baten aldekoa, multinazional globalizatzaileen propagandaz josia ikustea, hain zuzen hizkuntza bakarraren interesatu eta bultzatzaile direnen propagandaz, euskararen eta ikastolen zapaltzaileen propagandaz ain zuzen. Gogoetarako balio dezala.

1.goari | 2004-10-28 : 15:10

Gurasoa zaren aldetik zeuk ere jakin behar zenuke zergatia. Hala eskolak/ikastolak bakarrik du horren erantzunkizuna?

guraso ez den bat | 2004-10-28 : 17:10

1.goari. Motzien, errespetu falta nundik datorren jakin nahi baduzu, zeure mezua irakurri eta jarri harreta zeure tonuan!

Guraso bat | 2004-10-29 : 19:10

Ikastolan helburua euskaldunak egitea da? Eta Espainiko eskolana.............españoles naziosindikales?

1.NAI. | 2004-10-30 : 12:10

Joe, harrituta gera naiz zure iritziyekin.Egiye da gaurko gaztiek porro asko erretzeitubela, alkohola ta beste gauzak hartzeitubela, pasotak diela ta abar baino hori ezta gertatzen eskolan hori erakusteyobelako, gizartie ola daolako baizik. Ta gizartie zeatik daon ola????? ba galdera erreza ta erantzun konplikaue,luzie ta eztabaidagarriye. Nere ustez ikastoliek e badu eragine, 14 urteko jendie aste osue eskolan pasatzemau inglesa, mate ta gustatze etzaixkoben gayek aguantatzen, ba klase oyek eramangarriyek izeteko porrue erretzeu jolasdenborak e goizin goizo, ta astebukaeran deskonetatzeko kriston pedue harrapatzeu. Ta gurasuek e badaukebe errue egoeriena, zeren 15-16 urteko jendiek ondo drogatzeko moduko pagak jasotzeitubelako, gurasukin bate konfiantzaik eztakebelako gurasuen axolabekeyeatik,.... Gurasun lana ezta umiei pagie eman, play station-a erosi,ohie ta jana jarri ta kitto. Gurasuek seme alabak hezi inberdituzue, baloriek trasmitiu ta ez zerebro hutsdun umiek manejau. Errezena da eskoliei kulpie botatzie ta bakoitzen erantzunkizunek albun lagatzie. Pasotismo latza dao baino hori gurasun errue da.Nik nere ingurun garbi ikustet guraso klase baten seme alabak nolako txoriburu eta hutsek dien, ta beste batzun seme alabak daukeben kulturie, dauzkeben baloriek etab. IKASTOLAI KULPIE BOTABERRIN HASI ETXETIK PROBLEMAK ARREGLATZEN, baino problemak eztie arreglatzen porro bat erredulako hillabetien etxien kastigatzikin o antzeko bidiekin. KONFIANTZIE da ber dana.

KRISTAU BAT | 2004-11-02 : 09:11

Elias Mendinueta jaunari ez zaio ez arrazoirik falta; erabat ados esan duenarekin. Baina zein erraza den kanpoko buruzagien morrontzaz eta mezu ilunez hitz egitea, euren estrategiak kritikatu eta jendea hausnarketara gonbidatzea, zein erraza den! Autokritika sakonena Azpeitiko ikastolak berak behar duenean! Baina noski, lehenago ikusten da lagun hurkoaren begiko zakarra norbere begiko lastoa baino.
1993. urteko borrokan apustu gogorra egin zen Ikastolaren, Euskararen, Naziogintzaren alde. Euskal Eskola Publiko batetan sinesten genuen hainbat eta hainbat guraso, ikasle eta langile elkarturik helburu bakar batekin. Ozen eta argi adierazi genuen gure gogoa, nahia, indarra. Gure ametsa egi bihurtu zela sinistera ere iritsi ginen. Ekipo bat ginen: buruzagiak, langileak, gurasoak eta ikasleak; denak bat, buruzagiak adierazpen askatasun eskubideak lapurtzen hasi zitzaizkigun arte (mehatxuka); irakaskuntzak eskaini behar dituen aukera desberdinak murrizten hasi ziren arte, denona zen ikastola batzuena bakarrik bihurtu zen arte. Eta zu Elias, morrontzaz hitz egiten ausartzen zara?!
Ikasturte honetan zentroz aldarazi dituzte bi irakasle Azpeitian. Esplikatuko ote liguke Elias Mendinueta jaunak zein estrategiatan oinarritu diren aukeraketa hau egiteko orduan? Baina argi eta garbi esplikatu e! Mezu ilun asko paseatu da Ikasberriko pasilloetan azkenaldian eta!
Ez pentsa beste buruzagien desberdina zarenik Elias. Zozoak beleari ipurbeltz.

Kanpotik Etorritako mendinuetari | 2004-11-08 : 21:11

Zekula pentzetsen egon aiz minutu bat zenbat kalte egin dekan herrihonetako lagunei honera etorri eta eure burua altxatu beste askore txikitu eta orain zeren bila habil dizkurtzo lotsagabe eta politiko kutxu uztel hoiekin politikan bidea egin nahi aldek.
Euskalgintzan Naziogintzan Herrigintzan lan asko egiteko zaukagu eta egingo diagu baina denok batera denok gaituk beharrezkoak denok.......?mezedes erantzun

kristauei | 2004-11-08 : 22:11

DIME KON KIEN ANDAS Y TE DIRE KIEN ERES. zergatik beti diktadorin albuen??? zergatik frankokin???? zergatik ibiltzeu BUSHek hitzetik hortzea jainkue ta kristautasune??? zergatik batikanue munduko esatadoik abersatzena edo abersatzenetakue???? zergatik inkisiziyue??? zergatik abortun kontra???? zergatik 2 hilabeteko borandateik gabeko pertsonie batayau???? BUENO KK USAYE DAUKE ZUEN ELIZIEK. infernurarte.

kristauei | 2004-11-08 : 22:11

zorionez kristautasune atzien laga genuen gizartien gehingo haundi batek, TA EGUNEKTIK EGUNEA PIXU gutxiyo daukebe zuen idea oyek. Ta 3.artikulue idatzi dun kristau zintzo horrek eztakit ba aldakiyen gezurrek esatiek beak xinisteun infernu orta juteko bidie dala. Lotzie emanber lizueke astero kristautasuneatik parre iteun jendie elizaz ezkontzen ikustiek,200 aldiz txortan jotakuek gañea. Baino alare eztezue eragozpenik jartzen horrek DIRUE emateizuelako. BENO INFERNUEN ELKAR IKUSIKO GEA.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu