Azpeitiko gehiengo sozialak Udalak 'Hitza' diruz lagun dezan eskatu du

Uztarria | Euskara
2004ko urr. 23a, 19:10

  • Prentsaurreko jendetsua eta plurala eman dute gaur herriko erakundeek, ezagunek, beste herritarrek...
  • 'Hitza'-ren garrantzia azpimarratu dute, eta udal diru laguntzaren beharra

Prentsaurrekora herritar asko agertu dira diru laguntza eskatzeko.  Argazki originala

Hona hemen, gaur (urriak 23) irakurri duten idatzia, eta aurkeztu duten atxikimendu zerrenda.

---

Azpeitiko Udalak Urola-Kostako Hitza euskarazko egunkaria lagun dezan eskatzen dugu

Kaixo.

Gaur, prentsaurreko honetan gaudenak, Azpeitiko elkarteetako ordezkariak gara: hezkuntzakoak, kulturakoak, kirolakoak, euskarakoak, gazterikoak, aisialdikoak, sindikalgintzakoak eta abar; baita arlo horietako batzuetako norbanakoak ere. Orain irakurriko dugun idatzia, hemen gaudenok sinatu dugu, baita elkarte eta herritar gehiagok ere (gero leituko dugu zerrenda osoa). Azken batean, uste dugu, gaur, Azpeitiko gehiengo zabal bat ordezkatzen ari garela horrela.

Eta hauxe da hemen biltzearen arrazoia: Azpeitiko Udalak Urola-Kostako Hitza euskarazko egunkariari diru laguntza eman diezaion eskatzen dugu.

Orain dela aste batzuk jakin genuen Udalak aurten ez duela batere lagunduko Hitza. Guk ez dugu bat egiten erabaki horrekin. Hauek dira gure iritziaren arrazoiak:

—1. Azpeitia herri bizia da, hainbat arlotako makina bat ekitaldi antolatzen direlako urtean zehar. Antolatzaileentzat oso garrantzitsua da herritarrek ekitaldien berri izatea, eta horretan ezinbesteko uztarri-funtzioa betetzen dute komunikabideek; batik bat, herrikoek. Eta Urola-Kostako Hitza, herriko komunikabidea da. Hitza, duela 8 hilabete sortu zen, eta gure ustez, orain arte ondo eman du herrian antolatu diren ekitaldien eta herrian sortu den informazioaren berri. Aurrera begira, nahiko genuke 'Hitza'k gaur bezala informatzen segitzea, baina horretarako ezinbestekoa izango da 'Hitza'-k berak diru baliabideak izatea. Horregatik behar du Udalaren diru laguntza.

—2. 'Hitza'-k zerbitzu informatibo handia ematen digu azpeitiarroi: informazio asko irakur dezakegu, egunkaria etxean jasotzen dugu… Euskarazko egunkari hau, produktu erreferentziala da herrian. Azpeitiarron plaza da Hitza. Zein euskarazko komunikabide da erreferentziala? Ez dezagun, 'Hitza'-ren kasuan, atzera egin.

—3. Azpeitiarrok behar dugun egunkaria da Hitza. Azpeitian egunero 2.200 ale banatzen dira; bera da egunkaririk zabalduena. Udalak kontuan hartu behar du herritarron nahi eta behar hori.

—4. Azpeitian euskarazko herri komunikabideak behar ditugu, herrigintzatik sortutakoak, hauek oso gertukoak zaizkigulako. Adibidez, Hitza egunkaria.

—5. Euskal Herrian euskarazko komunikabide indartsuak behar ditugu. Bide horretan, pauso handi bat da Hitza egunkariak indarra izatea.

—6. Euskarako produktuek laguntza publikoak jaso behar dituzte, oraindik defizitarioak direlako. Izan ere, Azpeitian ere euskara oraindik ez dago normalizatua. Hitza euskarazko egunkaria da eta ekarpen handia egiten du alde horretatik. Euskararen planek beraiek horrelako egunkari baten garrantzia azpimarratzen dute; besteak beste, Azpeitiko Udala garatzen ari den EBPNk.

Hori guztia esanda, gure ustez badago nahikoa arrazoi Azpeitiko Udalak Hitza laguntzeko, aurtendik bertatik, eta 'Hitza'-k eskatutakoa emateko (biztanleko urtean 3 euro). Udalak azkenean lagunduko duelakoan gaude.

Azken batean, Hitza laguntzea, herritarroi eta herriko taldeoi laguntzea da, baita euskarari ere.

Bukatzeko, ohar bat: esan dugu 'Hitza'-k Udalaren diru laguntza behar duela, baina herritarrona ere behar du. 'Hitza'-k laster hasiko du harpidedunon artean diru bilketa kanpaina, eta azpeitiarrak ere egunkaria laguntzera animatu nahi ditugu.

Denon artean eman behar diogu indarra 'Hitza'-ri, gure egunkariari.

Ezin dugu galdu aukera hau.

Atxikimenduen zerrenda. Azpeitia.

ERAKUNDEAK

Euskara, kultura.

— Itsasi Euskal Kultur Elkartea.

— Azpeitiko Argazki Elkartea.

— Azpeitiko AEK Mikelats Euskaltegia.

— Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz (EHE).

— Erniarraitz Bertsozale Elkartea.

— Literatuzta Taldea.

— Lakrikun Antzerki Taldea.

— Azpeitian Gazteok Zer?!

— Kitarrista Taldea.

— Orkatz Kultur Elkartea.

— Natatxa Films.

— Urrestillako Triku Musika Elkartea (T, Tiobibo, Os Gallardos, 12 Tribu, Estruktura, Nazkau Ez, Piztiak, KK Zarra, Ezinean, Dzart, DJ Ulea, DJ Sendo, El Corsal Desastre eta Despues de Nunca taldeak).

— Zubi Zarreko rock taldeak (Segabathor, Legen Beltza eta L.S.Senghor).

— Sahatsa Dantza Taldea.

Hezkuntza.

— Zutoin Guraso Elkartea (Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI).

— Zutarri Guraso Elkartea. (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai).

— Ikasberri Azpeitiko Ikastola (Ikasberri Kirol Elkartea eta Ikasberri Kultur Elkartea).

— Iraurgi Ikastetxeko euskara normalkuntza taldea.

— Iraurgi Ikastetxeko enpresa batzordea.

Sindikatuak.

— ELAren eskualdeko batzordea.

— LAB Kosta Urola eskualdeko idazkaritza.

— Gipuzkoako EHNE.

Kirola.

— Lagun Onak Mendi Bazkuna.

— Lagun Onak Txirrindulari Elkartea.

— Iraurgi Saski Baloi Taldea.

— Lagun Artea Eskuderia.

— Amue Kirol Elkartea.

— Ikasberri Pilota Elkartea.

Besterik.

— Habea udal plataforma.

— Zaharra Berri Alde Zaharreko Bizilagunen Elkartea.

— Azpeitiko Txolarteko begiraleak.

— Azpeitiko Emakume Taldea.

— Azpeitiko Bai Euskal Herriari.

HERRITARRAK

Kazetaritza.

— Karmelo Otaegi kazetaria.

— Xabier Euzkitze.

— Laxaro Azkune.

— Estitxu Elduaien.

— Joxe Luis Aizpuru.

— Enekoitz Esnaola.

— Joxean Agirre.

— Iban Arregi.

— Amagoia Iban.

— Koldo Aldalur.

— Leire Aramendi.

— Oihana Elduaien.

— Mailo Oiarzabal.

— Asier Legarda-ereño.

— Nerea Uranga.

— Ihintza Agirretxe.

— Ion Aranburu.

— Ainitze Oruesagasti.

— Amaia Mendizabal.

— Kepa Urbieta.

— Ander Ugarte.

— Mikel Azkune (komertziala).

— Patxi Azpillaga (EHUko Kazetaritzako irakaslea).

— Kike Zurutuza (euskal prentsako langilea).

— Mikel Arregi (euskal prentsako langilea).

— Dorleta Odriozola (euskal prentsako langilea).

— Urtzi Oteiza (kameralaria; Kaito TB).

— Leire Larrañaga (komertziala).

— Bixente Aldalur (Izarraitz Telebista).

Bertsolariak.

— Imanol Lazkano.

— Joxe Lizaso.

— Joxe Agirre.

— Jose Luis Gorrotxategi.

— Xebaxtian Lizaso.

— Leire Ostolaza.

— Jokin Uranga.

— Beñat Lizaso.

— Haritz Etxeberria.

— Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe.

Idazleak.

— Imanol Elias.

— Pako Aristi.

— Jose Luis Otamendi.

— Fernando Morillo.

— Xabier Borda.

Aktoreak.

— Iñaki Bergara.

— Alaitz Olaizola.

— Nagore Aranburu.

— Idoia Uranga.

— Martin Alegria.

— Itziar Elias.

— Boni Alegria.

Euskara, kulturako besteak.

— Olatz Prat (kantaria).

— Josu Goenaga (soziologoa).

— Arantzazu Azpillaga (euskal filologoa).

— Aitor Arruti (irakaslea eta euskal filologian lizentziatua).

— Josune Etxeberria (euskal filologoa eta irakaslea).

— Josu Uranga (euskaltzalea).

— Jone Urkizu (euskara teknikaria).

— Ainara Betegi (euskara teknikaria).

— Garikoitz Mendizabal (txistularia).

— Amaia Garmendia (musikaria).

— Manex Beristain (idazlea).

— Aitor Aranguren (Uztarria aldizkariko kolaboratzailea).

— Ainhoa Odriozola (Uztarria aldizkariko kolaboratzailea).

— Jon Berdejo (marrazkilaria eta Uztarria aldizkariko kolaboratzailea).

Kirolariak.

— Josu Bereziartua (mendizalea).

— Leire Agirre (eskalatzailea).

— Mikel Aranburu (Realeko jokalaria).

— Mikel Labaka (Realeko jokalaria).

— Olatz Ieregi (Realeko jokalaria).

— Aitor Zulaika (Lagun Onak futbol taldeko entrenatzailea).

— Kepa Peñagarikano (pilotaria).

— Joseba Albizu (Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia).

Besterik.

— Manuel Agirretxe (bertsozalea).

— German Zelaia (bertsozalea).

— Juantxo Sagardogi (bertsozalea).

— Ikasberri Azpeitiko Ikastolako langileak (Jaione Caballo, Lurdes Gurrutxaga, Aitziber Solana, Arantxa Isart, Ainara Bidal, Nerea Elola, Rebeca Urruzuno, Idoia Gallastegi, Janire Robledo, Arantxa Etxaniz, Tere Alberdi, Gemma Larrañaga, Lurdes Serrano, Irene Valverde, Alaitz Amezua, Mila Muruamendiaraz, Maite Segurola, Olatz Larrea, Aitor Azpillaga, Lorea Mujika, Arantxa Olazabal, Xanet Esnaola, Ane Maite Goñi, Jon Bereziartua, Arantxa Bidezabal, Edurne Muñoa, Marijo Ezama, Mikel Agirre, Eli Azkue, Eider Zuriarrain eta Alberto Lizeaga).

— Urola Ikastolako irakasle eta langile taldea (Juaninazio Azkue, Xabier Arrieta, Jose Ramon Beristain, Karmen Bastida, Joseba Mendia, Joxin Rekondo, Mikel Alberdi, Mikel Sarasua, Rakel Etxaniz, Miren Lasa, Pili Agirre, Xabier Astigarraga, Elisabet Etxaniz, Aintzane Zubeldia, Miguel Jimenez, Aitor Agirre, Onintza Etxeberria, Maje Larrañaga, Eugenia Hurtado, Ane Aritzeta, Joxin Iturriotz, Iñigo Olabarria, Julen Azpeitia, Aitor Valverde eta Joan Amenabar).

— Mari Lurdes Gurrutxaga (irakaslea).

— Lurdes Aristimuño (irakaslea).

— Eneko Etxeberria (abokatua).

— Xabier Aranbarri (ingeniaria).

— Josu Azpillaga (ingeniaria).

— Miren Odriozola (Habeako eta Udalbiltzako kidea).

— Iñaki Errazkin (Habeako kidea).

— Aitziber Aizpurua Uranga (dendaria).

— Iñaki Martinez (diseinatzailea).

— Jaione Unanue (diseinatzailea).

— Juan Mari Garagarza (langilea).

— Luis Mari Garagarza (langilea).

— Ioritz Aizpuru (informatikoa).

— Mari Karmen Arozena (etxeko-andrea).

— Izar Arregi (psikologoa).

— Izaro Alkorta (administraria).

— Betegi Eizagirre sendia.

— Lazkano Iribekanpos sendia.

— Maite Urbistondo.

— Ainara Pie de Hierro.

— Estibalitz Karrera.

— Ainitze Bikendi.

— Ines Larrañaga Gabilondo.

— Miguel Urbieta.

— Arantxa Astigarraga.

— Igor Martija.

— Pakita Albizu.

— Roxali Arrizabalaga.

— Joxe Aranburu.

— Monika Bayon.

— Libe Aranburu.

— Laida Iturria.

— June Iturria.

— Ino Corvos.

— Maurizio Iturria.

—Mari Karmen Borda Egia.

— Lourdes Agirrezabal (LAB sindikatuko ikastoletako arduraduna).

— Josu Badiola Uzin.

— Begoña Elias Olazabal.

Bidali:  

Erantzunak

Uztarriak | 2004-10-23 : 16:10

'Urola-Kostako Hitza'-ren enpresako bazkideetakoa da Uztarria Kultur Koordinadora, eta oso gustura dago gaur prentsaurrekoan Azpeitiko erakundeek eta herritarrek 'Hitza'-ri eman dioten babesagatik. Badirudi frogatzen, erakusten ibili behar dugula herria eta herritarrak horrelako proiektuen alde daudela. Azpeitian egunero 'Hitza'-ren 2.200 ale banatzen dira. Horrek nahikoa erakusten du, baina, hala ere, badirudi batzuek demostrazio gehiago behar dituztela. Nabarmena izan da gaurko prentsaurrekoa: Azpeitiko gehiengo sozialak Udalak aurtendik bertatik 'Hitza' diruz lagun dezan nahi du, eta hori eskatu dio Udalari berari.
Gaurkoa bezalako lanetan denbora eta indar asko gastatzen da, baina egin beharra dago, 'Hitza'-ren proiektu hau oso garrantzitsua delako euskaldunok euskarazko komunikabide indartsuak izateko, eta euskararen normalizaziorako ere bai. Udalak, proiektu honek daukan babesaz gain, bere garrantzia zenbaterainokoa den ikusi behar du, lehentasunen artean sartu —EBPNk berak hori dio, gainera— eta laguntzen hasi.
Azpeitiko alkateari eta udal talde denei gaur bertan utzi dizkiegu 'Hitza'-ren aldeko idatzia eta atxikimenduak. Astelehenean, berriz, Azpeitiko alkatea eta Euskara batzordeburua EAJkoak direla-eta, EAJren Gipuzku Buru Batzarrari bidaliko dizkiogu, baita joan den asteazkenean 'Hitza'-n atera ziren bi orrialdeak (Imanol Lazkanok, Anjel Lertxundik, Imanol Muruak, Benito Lertxundik... udal diru laguntzak eskatu zituzten) eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak herri komunikabideen alorrean zer dioen ere (Urola-Kostako Hedabideek irailaren 12an 'Hitza'-n idatzi zuten iritzi artikulua; www.uztarria.com-en ere argitaratu genuen).

Kontrolatzen ez dena | 2004-10-25 : 15:10

Kontrolatzen ez dena beldurra ematen du. HITZAri eskatuko nioke Udalek diruz laguntzen dutenean lanean bere horretan jarraitzea, inoren loturak akonplejatu ez ditzan behar den garaian behar direnak esateko edo herriko iritzi ezbardinei ahalik eta zabaltasun osoz heltzeko. Eskerrik asko egiten hasi zareten lanarengatik.

EAJ eta EAJko zinegotziak bakarrik | 2004-10-25 : 16:10

Azpeitiko EAJ eta EAko zinegotziak bakar-bakarrik geratu dira oraingo honetan. Ezta euren jendea ere ez dute beraiekin. Bueno, bakar-bakarrik ere ez, hortxe dituzte PPko PSEko zinegotziak ere...

Zinegotziak? | 2004-10-25 : 17:10

Zinegotziak ez dira bakarrik geratu, beraien ejekutiben laguntza eta babes osoa dute. Gehiago esango nuke, gure bailarako udal ordezkari ezberdinek hartu duten jarrera ez da beraien herriko baseekin landu dutena, partidu bakoitzean dauden goi ordezkariak erabaki dutena baizik. Kontrolatu ezin dutena ez dute babesten eta hau horrelako kasu bat da.
Biziberritze plana aurkeztu zutenean herriko euskalgintza osoa beraien planera sarrerazi zuten, era horretara kontseiluak bideratzen zuena (beraien kontroletik kanpo dagoena) alboratua izan zen medioak eta dirua tarteko, nunbaitetik bizi behar bait da (jarrera lotsagarria hitzegiten hari garen gaia izango ez balitz).
HITZAren kasuan, azkenean, diruz lagundu beharko dutela nabarmena egingo zaie (prentsaurrekoa kasu), eta lagundu lagunduko dute, baina kontuz ibili beharko dute gure lagunek ze agintari mota hauek dirua ez dute ezeren truke ematen (diru hori beraiena dela ulertzen baitute), zeren truk hor dago baldintza.

patxi | 2004-10-25 : 20:10

Denok konturatu behar dugu, zer nolako agintariak ditugun eta zer politika eramaten duten aurrera.
Hau lotsagarria da,horrenbeste diru mugitzen duen udaletxe batek HITZAri xoxik ez ematea.Zer pentsatua eman beharko liguke horrek,nik ez dut nahi nire zergatatik joaten zaien dirua horrela kudeatzerik.DESOBEDIENTZIA !!

beste tanta potolo bat basora | 2004-10-26 : 19:10

Bai, beste tanta potolo bat basora...
Baina atxikimenduak ikusi eta Udalak ezezkoan segitzen du. Sosik ez Hitzari.
Eta ez dut ulertzen. Uztarrian eta Hitzan irakurritakoagatik dakidanez, Udalak Euskara arloan, herrian normalizazio plana aurrera eramateko, Uztarriarekin akordioa dauka. Komunikazio arloan ere Udalak akordioa dauka Uztarriarekin. Bi hitzarmenak aurten egin dituzte. Ondo.
Urola-Kostan aurten jarri da martxan Urola-Kostako Hitza. Komunikazioko eta euskarako proiektu handia. Esan bezala, Udalak bi arlo horietan akordioa dauka Uztarriarekin, Uztarria Hitzaren sortzaileetakoa da... eta Udalak ez du lagunduko Hitza. Nola ulertzen da hori?
Eta nola aldarazi erabaki hori Udalari? Berriz ere herritarrak mugituz. Atxikimenduekin egin den bezala.
Beste tanta potolo bat erori zaio. Baina Udalak zer nahi du, basoak gainezka egitea, akaso? Jakin dezala herriko iturria ez dela agortu.

Basotik basora... | 2004-10-27 : 13:10

Hitz egitea erraza dela gero eta nabariagoa da, ekintzetara pasatzeak beldurtzen gaitu, ordea.
Urola bailarakoa naiz..Idazten hasteko Hizak falta zaizkit eta hori euskaraz mintzo naizela! Baina etenik gabe saiatuko naiz, herriko iturria ez omen da agortu eta.
Kale hertzeko eskale bat dirudit inguruko dirudunek alboan nagoenean ere, bestaldera begiratzen baitidate nere presentziaz ohartuko ez bailiran bezala. Nonbait batzuoi beti motz gelditzen zaizkigu propinak.
Beldur naiz beste eskualdeko Hitz-ek nire egoera tamalgarriaren berri emanaz, lehen orrialdean aterako ez ote nauten...Horrelako berriekin batzutan lotsatu egiten bainaiz.

Xabik udalak diyonaz | 2004-10-27 : 14:10

normalien aurrekontuek preparatzeie, ez aurreko urtien eindakuen arabera, egiteko asmue daon gauzan arabera baizik (aurre/kontuak). Ana, eta zuek ez al zenuten abendurako Hitza-ren berririk? abenduen aurrekontuek onartzeako seguru bazenekitela Hitzak ze asmo zitun. Oseake diru partidaik ez badao, hala erabaki dezuelako politikuek.
Portzierto, EBPN dela eta %34 iyo aurrekontue?? nik eztakit nun nabaritzean... praktikan behintzet azkenengo urtien eztet ikusi udaletxetik euskerien alde aurreko urtetan baino askoz gehiyo ein danik

Udalaren oharra | 2004-10-27 : 14:10

HITZA
Urriak 23ko prentsa aurrekoa eman zuten zenbait ordezkariei eta herritar guztiei Udal honek zera adierazi nahi die:
- 2004. urteko aurrekontuak abenduan onartu ziren; aurrekontu hauetan %34ko igoera izan du Euskara Sailak EBPNko lanak direla eta. 2004ko kudeaketa planean markatu den lehentasuna arlo sozio-ekonomikoan euskara bultzatzea izan da.
- HITZA aurten sortu da eta zeharka Udal honek lagundu dio; lokalak utziz edoeta publizitatea bidalita (5000€), besteak beste. Bestalde HITZAk jasotzen du diru laguntza publikoa beste erakundeetatik (Foru Aldundia edo Jaurlaritza).
- 2005ko aurrekontuak orain ari gara prestatzen eta, HITZAren arduradunei esan genien bezala, orain dugu aukera Urola-Kostako HITZAren laguntza zehazteko.
- Dena dela euskararen normalizazio bidean egokia izango litzateke herritarrek ere bere aportazioa egitea HITZA bideragarria izateko eta bideragarritasun hori guztiz diru publikoan oinarrituta gera ez dadin.
Ana Mendizabal
Hezkuntza-Euskara Batzorde burua.

Kontrolatzen ez dena... | 2004-10-27 : 14:10

Presionatu dezakegu, manifestatu gaitezke eta nahi duzuena, baina gauza bakarra dago argi: ezezko erabakia ez du udal batzarrak hartu, alkatearen erabaki zuzena izan da eta bere alderdiko beste Urolako udalek ere berdin jokatu dute. Goitik etorri zaien agindua izan da, egunkariarekin berdin egin zuten, berdin ere Berria diruz lagundu behar zenean eta Hitzarekin berdin jarraituko dute, noiz arte, Hitzaren hitzalak beraien etxeetan eguzkia sartzen uzten ez dien arte.

UDALAK LOTSAIK EZ!!! | 2004-10-27 : 15:10

zuek eztaukezu lotsaik!! HITZAi dirulaguntzak ukatzeizkozue, baino ikustezuenien herri osuek babesa ematiyobela, orduen hori konpontzen saiyatzezeate aitzaki merkiek erabiliyez!! Abenduen aurrekontuek? makina bat diru gastaukoa aurrekontu hoietan onartu eztien gauzetan, hori seguru!! zuek HITZAi eztiyozue lagundu, proiektu bezela eztezuelako ikusten, baino klaro.... inder erakustaldiye ein ta gero... ba konpontzen saiyatzen, ez? "La historia se repite", egunkaria, berria, hitza, ikastolak,... beti atzetik zabiltzete!!

Lotsagarria | 2004-10-27 : 15:10

Udalaren oharra lotsagarria iruditzen zait. Uste al duzue joan den larunbatean Udalari diru laguntza eske atera ziren herritarrek eta taldeek ez dakitela zertan ari ziren? Haiek badakite aurtengo aurrekontuetan Udalak ez duela HITZArentzat dirurik gorde, eta badakite hori horrela egin denean EAJk eta EAk hala nahi izan dutelako egin dela. Erabaki politikoa izan dela, alegia. Azpeitian Zer-ekin 10 milioitik gora pezeta gastatzen dituen udal batek HITZA laguntzeko dirurik ez duela esatea lotsagarria da. Beste argumentu batzuk erabili beharko ditu larunbatean HITZAren alde (eta Udalaren erabakiaren kontra) Uztarriak bildu zituen herritarrak eta eragileak konbentzitu nahi baditu...

Azpeitiko Udalari | 2004-10-27 : 18:10

-"2004. urteko aurrekontuak abenduan onartu ziren; aurrekontu hauetan %34ko igoera izan du Euskara Sailak EBPNko lanak direla eta. 2004ko kudeaketa planean markatu den lehentasuna arlo sozio-ekonomikoan euskara bultzatzea izan da". Ja, eta dirua betikoentzat falta.
-"HITZA aurten sortu da eta zeharka Udal honek lagundu dio; lokalak utziz edoeta publizitatea bidalita". Lokala utzita? Nik dakidala, Uztarriaren lokalean sartu da Hitza (Udalaren baimenarekin, hori bai; horixe bakarrik falta genuen, baimenik ez ematea). Pubilizitatea bidalita lagundu? Aizue, publizitatea sartzea leku guztietan ordaintzen da, eta baita herriko egunkari zabalduenean ere.
-"2005ko aurrekontuak orain ari gara prestatzen eta, HITZAren arduradunei esan genien bezala, orain dugu aukera Urola-Kostako HITZAren laguntza zehazteko". Orain duzue bigarren aukera, lehenengoa pasatzen utzi duzue-eta.
-"Dena dela euskararen normalizazio bidean egokia izango litzateke herritarrek ere bere aportazioa egitea HITZA bideragarria izateko eta bideragarritasun hori guztiz diru publikoan oinarrituta gera ez dadin". Zuek daukazue zuek aurpegia!!!!

EAJ-EA beti bezala berandu! | 2004-10-28 : 14:10

EAJ-EA alderdi politikoak beti bezala berandu dabiltza, denok dakigu azkenean Hitzari diru laguntza eman beharko diotela, garbi dagoena zera da, ez diote emango proiektuarekin sinisten dutelako, baizik eta betiko moduan herritarren presioaren ondorioagatik izango da.
Beraien kontrolpean ez dagoena, baztertu egiten dute, ahal badute gainera lepoa moztuz. Beren lan egiteko modua eta filosofia ikusita, normala da, nik ere berdina egingo nuke. Beraien esku dauden komunikabideek, "ondo" eginiko berriak bakarrik agertzen dituzte, hutsegiteak, hanka sartzeak... ez direlarik inon agertzen.
Zorionez hitzak, bi aldeak erakusten dizkigu eta honek EAJ-EA-ri min egiten die.
Tristura, pena, nazka... sentitzen dut, gure herria zeinen eskuetan dagoen ikusten dudan bakoitzean, benetan lotsagarria da, baino herri bakoitzak merezi dituen politikariak ditu.

Josu | 2004-10-28 : 16:10

Udalan adierazpenai galdera ta beste kontu batzuk nik:
- Euskera sallak EBPNko lanak dirala-ta %34ko igoera izan dula, ta gañea diruik ez dula? Zertan gastau da, ba, hori dana? Ez al da izango, diru aurreikuspenak eiten hutseite handi xamarren bat ein dula/dezutela baten batek/batzuk, ta oian HITZAi emateko re etzaizutela allatzen?
- Lehentasuna arlo sozio-ekonomikoan euskera bultzatzia izan dala esatiakin... ba, hori esatia ta ezer ez esatia gauza bea da, neska.
- HITZAk dirulauntzak izan ditu, bai, eskerrak launtza txiki hoyei... baña Euskera sallak ere Udalan aurrekontutik aparte poltxikua bete du Jaurlaritzak emandako diruakin EBPNko lanak dirala ta ez tiralako hortan. Ta hoyek zertan xautu dittuzute?
- Urola-kosta ballarako herritar gehientsunak euskeraz irakurtzen deu eunero HITZAri esker: amonak, attonak, gurasuek, gaztiek, euskaldunberrik... HITZAk lortu du, gutxinian, euskeraz irakurtzen deun herritarron kopurua haunditzia; ballarako berri euskeraz jakiten deu. Azpeitiko euskera biziberritzen ai da HITZAren kontura; Bejondaiola! Bejondaizutela hortan lanian zabiltzaten danoi! Ta Udalak hori ere ezin al du opa...
- Ta, portzierto Ana, Hezkuntza-Euskera Batzorde buru izanda, gomendio bat nere partetik: hurrungo bateako Udalan oharra euskera hobian ta zuzenauan idatzi, ohar horrek biziberritzeko berra bauka-ta. Zure ingurun izangozu teknikari eo trebatzalle matten bat, gutxiñian, hori xuxen-xuxen jartzeko. Harek laundukoizu hortan, ezta?

Marketinge | 2004-11-03 : 01:11

Ain seriyo artze zute gai hau,benetan seriyo dana ahaztu eite
zaizuela:Ain zuzen,afayen argazki bakarra ipini dezute.
Beti bezela,ta tradiziyue ez galtzeko Azpeitiyen leortasune
nagusi,kasu hontan argazki trixte bat bakarrik ipintzen.
Argazki geyo ipini afayenak ta igual jendik esango zuen
-joe,emateik oyek ondo pasatzen ai ditukela,ta jende
geyo erakarriko zenduten,bai afaire ta bai uztarrire.
Hitz zuzenak eta ondo daude,baino piper pixket ipintzie obio
da,kasu hontan argazkiyek erakusten.

Ana Mendizabali erantzunez | 2004-11-03 : 17:11

Urola-Kostako Hitza-k udal diru laguntzak behar dituela askotan azaldu diogu Azpeitiko Udalari, euskararen normalizazio aldetik eta proiektu komunikatibo aldetik oso garrantzitsua delako Hitza, baina berriro zuzenduko gatzaizkio, Ana Mendizabal Udaleko Euskara batzordeburuak ostegunean Hitza-n gutuna idatzi zuela eta.
1. Ana Mendizabal urriaren 23ko prentsaurrekoa eman zutenei zuzendu zaie. Hitza-ren aldeko agerraldira azaldu zirenak eta atxikimendua eman dutenak Azpeitiko gehiengo soziala dira. Eta hau eskatzen dute: Udalak Urola-Kostako Hitza diruz laguntzea.
2. "2004. urteko aurrekontuak abenduan onartu ziren" Udalean, dio Ana Mendizabalek. Ados. Baina Udaleko arduradunek —tartean Anak berak— lehenago zekiten, diru kontu eta guzti, Hitza 2004 hasieran sortuko zela. Anak dio EBPNren lehentasuna arlo-soziekonomikoa dela. Hitza, ez, beraz. Guretzat biak dira. Gainera, Hitza-k on egiten dio arlo sozio-ekonomikoko euskalduntze prozesuari.
3. Hitza-ri "zeharka udal honek lagundu dio; lokalak utziz edota publizitatea bidalita (5.000 euro)". Publizitatea jartzea ez da diru laguntza ematea; hori zerbitzu bat ordaintzea da. Eta lokala uzteaz ba...; Udalak orain, behintzat, ez du esaten Uztarriak finantzatzen duenik Hitza.
4. "Hitza-k jasotzen du diru laguntza publikoa beste erakundeetatik (Foru Aldundia edo Jaurlaritza)", dio Anak. Urola-Kostako Hitza ez da Gipuzkoa osokoa eta Aldundiak laguntzen du. Hitza ez da EAE osokoa eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen du. Biek lehentasunen artean dutelako laguntzeko orduan. Urola-Kostako Hitza Azpeitikoa ere bada, eta Udalak ez du diruz laguntzen... Nola ulertzen da hori?
5. "2005eko aurrekontuak orain ari gara prestatzen eta, Hitza-ren arduradunei esan genien bezala, orain dugu aukera Urola-Kostako Hitza-ren laguntza zehazteko". Hitza-k 2004an ere behar du udal diru laguntza. Ez ahaztu: otsailaren 20an sortu zen.
6. "Egokia izango litzateke herritarrek ere bere aportazioa egitea Hitza bideragarria izateko eta bideragarritasun hori guztiz diru publikoan oinarrituta gera ez dadin", dio Anak. Ados. Laster hasiko dugu harpidedunen artean diru bilketa kanpaina. Herritarrek ere ekarpenik egin behar dutelako herri proiektu honetan. Udalak ere pentsatu beharko luke, ordea, Hitza-ren bideragarritasuna ezin dela guztiz herritarrengan oinarritu, ezta?... Euskara ez dago normalizatua, eta Hitza euskarazko egunkariak denen laguntza behar du; besteak beste, Azpeitiko Udalarena.
Uztarria Kultur Koordinadora

kultur talde bateko ordezkari bat | 2004-11-05 : 16:11

2004ko abenduan onartu omen ziren aurrekontuak, ados , baina aztertu al ziren taldeek egiten dituzten urteroko diru eskariak? gure esperientziaren arabera EZ.
2004ko aurrekontuetarako, gure taldeak urtero egin ohi dugun bezala , behar diren azalpen guztiak emanez diru eskaria egin genuen. Taldeak jasan duen handitzea dela eta aurreko urtean baino 3000€ gehiago eskatu genituen.
kultur zinegotziarekin hitzegitean, hark onartu egin zuen gure eskaera. baina gure ezustekoa dirua jasotzerakoan etorri zen , aurreko urteko kopuru bera jaso bait genuen.
Ulertuko genuke dirua mugaturik dagoelako ezin kopurua igotzea , baina zergaitik ordea dirulaguntzarik eskatu ez duten taldeei ematen zaie dirulaguntza? Aztertzen al dira burokratikoki betetzen ditugun eskaera guztiak? Gu geu, zihur gaude ezetz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu