'Doinu literarioak' eta 'Lakrikun-en 10. urteurrena' ikuskizunak asteburuan

uztarria 2004ko urr. 21a, 20:10
  • III. Kulturaldiak erdi lanak bete ditu eta astebururako beste bi ikuskizun ditu prestatuak
  • Aurrez, ordea, Xabier Bordak bere liburuaren aurkezpena egingo du gaur, osteguna, Sindikatu Zaharrean

III. Kulturaldiak beste asteburu ederra eskaintzen du. Hitza, musika eta antzezlana nagusituko da herrian. Ekitaldiak, gaurtik, ostegunetik hasiko dira Xabier Bordak eskainiko duen emanaldiarekin.

Bordaren liburua Susa argitaletxeak argitaratu du hil honetan. Birika Zatiak izeneko liburua bere lehen poesia liburua da. Sindikatu Zaharrean, irudien laguntzekin, errezitaldia eskainiko du.

Ostiralean, aldiz, Azpeitiko hainbat rock taldek Literatuzta taldeko hainbat idazleekin elkarlanean sortu duten emanaldia eskainiko da. Doinu literarioak izena du emanaldiak.

Eta azkenik, Lakrikun antzerki taldeak 10 urte bete dituen aitzakian, Lakrikun-en 10. urteurrena antzeztuko dute. Amaitzen denean luntxa emango da.

Ondoren, gaueko hamar eta erdietan, Ttakunpa taldearen kontzertua entzun ahal izango da plazan.