Emakume batek erredurak izan ditu etxeak su hartu ondoren

uztarria 2004ko urr. 20a, 19:10
Azken solairuan izan da sutea. (*Urola-Kostako Hitza*)
  • Goizaldean gertatu da ezbeharra
  • Suhiltzaileek bertan ziren emakumea eta honen aita atera dituzte etxetik

Goizaldeko ordubatetan Soreasu kaleko 5. karrerako 5. pisuaan sutea izan da. Suhiltzaileen arabera, logela batean sortu da sua baina ez dakite zerk eragin duen.

Etxean aita eta alaba aurkitzen ziren. Aita onik atera ahal izan dute, baina alabak erredurak izan ditu. Hasieran anbulategira eraman dute eta handik gero Donostiko ospitalera.