Azpeitiko Areto Futbol taldeak denboraldia hasiko du bihar

uztarria 2004ko ira. 30a, 19:09
  • Getariako Irizabal taldea izango dute aurkari

Iazko denboraldi gogorra atzean utzi eta berriro ekingo dio Azpeitiko Areto Futbol taldeak partidak jokatzeari. Lehenengo aurkaria Getariako Irizabal taldea izango du eta bihar, ostirala, jokatuko 21:30ean getarian.

Jostaldiren helburua Gipuzkoako Lehenengo Mailan sendotasuna lortzea da. Ikusi egin beharko da nola ekiten dioten, izan ere, zenbait jokalari garrantzitsuk utzi egin dute: "Zenbait jokalari garrantzitsuk taldea utzi dute, eta ordutik klubak ez du nahi hainbeste pertsona fitxatzeko paradarik izan", diote taldekoek.

Eskerrak laguntzei

Areto futbol taldeak eskerrak eman nahi dizkie kluba diruz lagundu duten guztiei, "laguntza, beste behin ere, oso garrantzitsua suertatu baita kirol elkartearentzat".