Gaztetxoentzat ipuin kontaketa ekitaldiak antolatu dira

uztarria 2004ko ira. 24a, 12:09
  • Azpeitiko Udal Liburutegiak antolatu ditu 4 urtetik 9 urte bitartekoentzat
  • Datorren astelehenean hasi eta abendura arte iraungo du ekimenak

Azpeitiko Udal Liburutegiak haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertzeko ipuin kontaketak antolatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Honekin, ekimen hau antolatzen duten 15. aldia izango da.

Irailean hasita eta abendura arte hainbat astelehenetan eta asteazkenetan Azpeitiko Udal Liburutegian ipuinak irakurtzen arituko dira Pello Añorga, Maite Franko eta Lamiak taldeko Mertxe. Guztiak arratsaldeko seiretan.

Astelehenean Pello Añorga

Datorren astelehenean, irailak 27an, izango da lehen ekitaldia. Pello Añorgak irakurriko ditu ipuinak Lehen Hezkuntzako 2,3 eta 4. mailako haurrentzat.