Miren Odriozola eta Udalbiltzako beste 20 kide auzitara eramango ditu Garzonek

Uztarria.eus 2004ko ira. 22a, 21:09
  • Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra auziperatuen artean daude
  • Baltasar Garzon epaileak dio denak "ETAko kide" direla

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek gaur, irailak 22, ateratako auto batean Udalbiltzako 21 kide auziperatu ditu, "ETAko kideak" izatea eta diru publikoa ETAra "desbideratzea" leporatuta. Auziperatuen artean daude Miren Odriozola azpeitiarra, eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra ere.

Gaur egun kartzelan dauden Xabier Alegria, Miriam Campos eta Joseba Garmendia era auziperatuen artean daude. Baita Loren Arkotxa, Maribi Ugarteburu, Karmele Urbistondo, Oscar Goñi, Lander Etxeberria eta Eider Casanova, Leire Idoiaga, Larraitz Sanzberro, Imanol Esnaola, Miren Josu Aranburu, Xabier Iragorri, Expe Iriarte, Jasone Astibia, Urko Irastorza eta Juan Karlos Alduntzin ere.

Urriaren 6, 7 eta 8 bitartean deklaratuko dute guztiek; Miren Odriozolak eta Xarlo Etxezaharretak 8an, azken egunean.