Mugikortasun Iraunkorraren astea hasiko da 'kale seguruak haurrentzat' lemapean

Uztarria.eus 2004ko ira. 16a, 14:09
  • Helburua errepideek hirietako eta herrietako haurrentzat dituzten arriskuak murriztea da
  • Irailaren 16an hasi eta 22ra bitartean iraungo du

Arratsaldeko 16:00etan haurrak Aratz Errekara abiatuko dira bizikletaz eta horrekin emango zaio hasiera 2004ko Mugikortasun asteari. Ekimenaren oinarrizko helburua da gizarteari ikustaraztea zenbat hobetuko litzatekeen ingurumena autoa zentzuz, hau da, beharrezko kasuetan bakarrik erabiliko bagenu.

Ekimena 1998an sortu zen Italian eta Frantzian eta izan zuen arrakasta ikusita Europara zabaldu zen. Aurreko urtean Irisgarritasuna izan zen gai nagusia eta ekimena onartu zuten udalerriek astebetez hainbat ekitaldi eta ikuskizun antolatzeko konpromisoa hartu zuten. Iritsi da astea eta aurten landuko den gaiak "Haurrentzako kale seguruak" lema izango du.

Helburua "errepideek hirietako eta herrietako haurrentzat dituzten arriskuak murriztea" da. Ekimena aurrera eramateko Udalak honako neurriak hartu ditu:

  • Aste osoan zehar, Enparantza nagusia eta Alde Zaharreko kaleak, orain arte bezala arratsaldez itxita egongo dira. Enparantzan ezingo da aparkatu haurrentzako ekintzak bertan egingo direlako. Asteburuan egun guztian itxiko dira aipatutako kaleak.
  • Irailaren 22an (kotxerik gabeko egunean) Harzubia hiribidean, Landetatik herri barrurako norabidea bidegorrientzat egokituko da. Beraz, kotxeak Landetako errotondatik ezingo dira sartu.
  • Sentzibilizazio kanpaina berezia antolatuko da: Kotxeak konpartitzea izango da gaia.

Gaurtik, irailaren 16tik, hasita eta 22ra arte, beraz, hainbat ekimen antolatu dira, gehienak haurrentzat:

Irailak 16, osteguna

  • Aratz Errekara irteera bizikletaz, 16:00etan.
  • 17:00etan, haurrentzako jolasak Enparantza Nagusian.
  • 19:00etan, hitzaldia Aitonenan. Azpeitiko Mugikortasun Iraunkorraren Dokumentu Estrategikoaren aurkezpena.

Irailak 17, ostirala

  • Patinaje ikastaroa Enparantza Nagusian, 17:00etan.
  • Sanjuandegin bizikleten konponketa Tailerra?

Irailak 18, larunbata

  • 11:00etan, Enparantza Nagusian, Argazki Rally-a (10-14 urte bitartekoentzat) eta patinaje ikastaroa.
  • 16:30etik 19:30era, eguzki kotxeak egiteko tailerra, Eguzki Scalextric-a Ibilgailu alternatiboen erakusketa (eguzki bizikleta eta kotxe elektrikoak) eta haur jolasak.

Irailak 19, igandea

  • Bizikleta martxa, 11:00etan.
  • Loiolan 12:00etan, hamaiketakoa (eguzki txistorrada) eta haur jolasak (zinta lasterketa eta ohol lasterketa). Ordu berean Enparantzan Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 15:00etatik 20:00etara, Enparantza Nagusian, haur jolasak (bizikleta trena, puzgarriak eta tren txikia).
  • 18:30ean, kale animazioa Hortz Muga taldearekin.

Irailak 20, astelehena

  • 17:00etatik 19:30era, Enparantza Nagusian haur jolasak.
  • 19:00etan, hitzaldia Aitonenan: "Gipuzkoako ziklistentzako sarea".

Irailak 21, asteartea

  • 17:00etatik 19:30era, haur jolasak Enparantza Nagusian.

Irailak 22, asteazkena

  • 17:00etatik 19:30era, Enparantza Nagusian, zirkulazio hezkuntzako zirkuitua, trizikloak, puzgarriak, bizikleta trena eta oztopoen zirkuitua.