Aranburu Blackburn Rovers taldean nahi du De Pedrok

Uztarria.eus 2004ko ira. 9a, 13:09
  • Donostiarrak Aranburu gomendatu die Ingalaterrako klubeko zuzendariei
  • Esan du "harrituta" dagoela dio azpeitiarrak ez duelako jokatzen

Javier De Pedrok Mikel Aranburu taldekide eduki nahi du. Hala zioen atzo Gara egunkariak ekarritako adierazpenetan.

Antiguotarra Blacburn Rovers talde ingelesak fitxatu du aurtengo denboraldian eta zuzendariei honela esan omen zien: "Jokalari batez iritzia eskatu zidaten eta nik Aranburu nahiago nuela esan nien. Harritu egiten nau ez jokatzeak talde erdia bera denean. Baina hobe horrela, ahal dudan guztia egiten baitut hona etor dadin. Oso ongi hitz egin dut berataz eta zaintzen dabiltza".

Aurredenboraldian reala Ingalaterran izan zen. Reala bai baina Aranburu ez. Horrek ere harrituta utzi zuela diote Gara-n.