Lagun Onak-ek irabazi egin zuen etxetik kanpo

Uztarria.eus 2004ko ira. 7a, 12:09
  • Bigarren jardunaldian, lehenengo hiru puntuak eskuratu ditu San Pedrori 2-3 irabazita
  • Sagarzazuk, bi alditan, eta Davitxik lortu zituzten golak

Lagun Onak futbol taldeak San Pedrori 2-3 irabazi zion asteburuan. Aurreko astean etxeko partida galdu ondoren, ongi etorri zaie garaipena, konfiantza eta lehenengo hiru puntuak lortzeko. Eneko Sagarzazuk sartu zituen aurreneko bi golak eta azkena, penaltiz, Davitxik.

Datorren larunbatean, Laudio hartuko dute etxean. Arratsaldeko bostetan jokatuko da partida.