184 euskal presori hankak berotu dizkien amona

Begoña Elias 2004ko ira. 6a, 12:09
  • Begoña Elias azpeitiarrak Berria egunkarian amona Enkarnari buruz idatzi zuen, igandean
  • Enkarna presoentzako opariak egiten ari da

Orain dela egun batzuk, 89 urteko amona Enkarnarekin solasaldi ederra izan nuen. Aspaldian aginduta neukan bisitatxo bat egingo niola eta bat-batean deitu zidan esanez, alegia, Eusko Jaurlaritzak emandako indemnizazioa jaso zuela, hau da, bere senarra 3 urte pasa kartzelan egon zelako, berak hasieran ez zuen sinesten inoiz ordainduko ziotenik, baina azkenean, afari goxoa dastatzeko aukera izan nuen bere etxean, Gerraundin, berarekin eta hiru alabekin.

Amona Enkarnak, sukaldean bere aulkiaren alboan, saski bat izaten du beti, barruan lau galtzorratz eta artilea galtzerdiak egiteko, euskal presoentzat noski. Irribarrez esan zidan 184 pare egin dituela oraindaino. Bere hatzak okertuta izan arren, tinko jarraitzen du lanean; korapilo txiki bat ere ez nion aurkitu saskian zeukan galtzerdiari. Berak esan zidan bere nahi bakarra preso guztiak etxera ekartzea zela eta bitartean berak egindako galtzerdiekin hankak berotzea.

Bejondeizula amona Enkarna!

Begoña Elias