Miren Odriozola ere libre utzi du Garzonek

Uztarria.eus 2004ko ira. 2a, 13:09
  • 11:00ak aldera sartu da deklaratzera, eta Udalbiltzako beste kide denak bezala, libre uztea erabaki du epaileak
  • Odriozola izan da azkena deklaratzen eta horrelako inputazioak egiteko "eskubiderik ez" dagoela esan du gero

Udalbiltza kasuan azkena inputatutako 11 lagunak denak libre uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek.

Miren Odriozola azpeitiarra, Udalbiltzako kidea eta Habea plataformako kidea izan da gaur azkena deklaratzen epailearen aurrean eta epaitegitik irten ahala esan du "orain oso ondo" daudela, baina horrelako inputazioak egiteko "eskubiderik ez" dagoela. Egin duten lana "publikoa" izan dela eta "denek jakin" dutela zer lan egiten ari diren. Hilabetean —inputatuak zeudela eta Garzonen aurrean deklaratu behar zutela jakin zutenetik— kezkatuta egon direla familia eta ingurukoak, baina azkenean "libre gelditu" direla "inongo deliturik ez" dutelako egin.

Miren Odriozolak herrian lan egin dutenak "eskertu" nahi izan ditu. "Guregatik kezkatu direnak eskertu nahi ditut, badakigu herrietan eta kontzentrazioak eta lana egin dela eta eskerrak eskaini diguten laguntasun eta elkartasunagatik".

Denak ere laster abiatuko dira Euskal Herrira.