Santioak Azpeitian

Uztarria.eus 2004ko uzt. 23a, 15:07
  • Dantzak, kart-ak eta baserritarren eguna izango dira asteburuan ekintzen artean
  • Gaur, uztailaren 23an, Izarraitz pilotalekuan egongo den ekitaldiarekin emango zaio hasiera astebukaera festa giroari

Saninazio festei harrera egin aurretik bada zer ospatua; Santioak. Egun handia izaten da Azpeitian eta egun horren aitzakian hainbat ekitaldi prestatu ohi da urtero.

Gaur gauean "Saninaziyuek jaialdi bikaina" izenburupean, giroa berotzeko lana hartuko dute, besteak beste, Azpeitiko Musika Bandak, Barrenetxea abesbatzak, Sahatsa dantza taldeak eta Angel Alkain aktoreak. Tartean hiru bertsolari handiri omenaldia egingo diote: Joxe Lizasori, Imanol Lazkanori eta Joxe Agirre Ohanda-ri.

Biharko eguna mugimendu handikoa izango da. Txirrindulari proba, kart lehiaketa eta dantzariak izango dira herrian. Preso eta iheslarien aldeko manifestazioa eta afaria ere antolatu dira. Gauean, berriz, txekor erreketari emango zaio hasiera.

Baserritarren eguna

Egun handi honetan nahi adina sagardo dastatzeko aukera izango da herriko Enparantza nagusira hurbiltzen denarentzat. Honekin batera gazta lehiaketa eta ganadu erakusketa ere izango dira.

Hona hemen egitarauak:

Uztailak 23, ostirala. Izarraitz pilotalekuan, 22:30ean eta bertan aurkituko ditugunak:

  • Azpeitiko Musika Banda
  • Azpeitiko Barrenetxea Korua
  • Aitor Furundarena eta Larraitz
  • Sahatsa dantza taldea
  • Celtic Rhithym Dancers
  • Mariachi Los Reyes
  • Monologoa: Angel Alkain

Zuzendaria, Inazio Tolosa

Aurkezlea, Andoni Aizpuru

Uztailak 24, larunbata.

  • 16:00etan, XXIV.Inazio Deunaren Saria, txirrindulari proba
  • 19:00etan, igerilekutik abiatuta preso eta iheslarien aldeko manifestazioa
  • 19:30ean, “SAHATSA” eta LITUANIAKO “Vilnius” Unibertsitate pedagogikoko “SVIESA” kantu eta dantza taldeak desfilea eskeiniko digute herriko kaleetan zehar.
  • 21:00etan, preso eta iheslarien aldeko afaria, Berdura plazan.
  • 22:30ean, Azpeitia Dantzan programarekin amaitzeko “SVIESA” talde Lituaniar eta “SAHATSA” dantza taldearen emanaldia Enparantza Nagusian.
  • 24:00etan, Txekor Erreketa hasiko da plazan.

Uztailak 25, igandea.

  • 9:00etan, Herriko Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik, GOIZ ERESIA.
  • 10:30ean, XXIII.Pitxoi tiraketa Ollagorra elkarteak antolaturik Lapatxeko Zelaietan (goizeko 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara).
  • 10:30ean, Ilunpe Elkartearen XX. Pilota Txapelketa, CESAR VALVERDE SARIA, Frontoi Txikian: B mailako benjaminak, A mailako benjaminak, Alebinak, Infantilak, Jubenil aurrekoak.
  • 11:00etan, MEZA NAGUSIA, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. Jose Mª Altunaren Olazko Amari eginiko meza. Zuzendaria Jaime Amenabar eta organularia Mª Dolores Oteiza.

EUSKADIKO LUR GAINEKO SOKATIRA TXAPELKETA. Hotel Loiola ondoan.

1- Kilotan eta 680 Kilotan:

Mutriku Mutriku

Areso Goiberri

Goiberri Gaztedi

Gaztedi -A- Nuarbe

Gaztedi -B- Areso

Nuarbe

ESKUALDEKO GANADU ERAKUSKETA ETA TXAPELKETA

VI. GAZTA LEHIAKETA. Idiazabal jatorri deituraren barne dagoen artzai gaztak parte hartu ahal izango du.

  • 12:00etan, Itsasi taldearen Ttuntturroen 25.Urteurrena eta Azpeitiko Gernikako Arbolaren 100.Urteurrena direla eta ospakizun bereziak. Herriko kaleetan zehar desfilea egingo dute Bizkaiko Ttuntturroek lagunduta.

Ordu berean, Enparantza Nagusian, XXXII.SAGARDO LEHIAKETA. Sagardo Festa honetan bezperan prestatzen hasitako txekor errea dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritar guztiek sagardoarekin batera. Bildutako dirua hirugarren mundura zuzendua egongo da. Aldi berean, Sebastian Lizaso, Mikel Gorrotxategi eta Loidisaletxe bertsolariak eta, Iturbide eta Laja trikitilariak beren doinu eta kantuz alaituko dute giroa.

  • 17:30ean, Pasakaile alaia zezen plazara Udal Musika Bandaren eskutik.
  • 18:00etan, desenkajonamentua zezen-plazan.
  • 19:30ean, Zezen-plazatik irtenda, Naidekeena Txarangaren kalejira.
  • 22:00etan, Kepa Junkera eta bere taldearen emanaldia Enparantza Nagusian.
  • 22:00etan, Inazio Deunaren Erremonte Txapelketa. Izarraitz Pilotalekuan. Ezkurra-Urko Altuna II.a-Iriarteren aurka. Eta, Altuna I.a-Izagirre Vitoria-Lizasoren aurka.