Parrokia zabalik turistentzat

Uztarria.eus 2004ko uzt. 20a, 11:07
  • Turismoa bultzatu nahi da ekimenaren bidez
  • Hilabetez egongo da zabalik uztailaren 20tik hasita

Udan Sebastian Donearen eliza nagusia zabalik egongo da turistentzat. Ekimena, bigarrengo urtez, Iraurgi Lantzen S.A.-k eraman du aurrera, udako turismo kanpainiaren barruan.

Azpeitikoarekin batera Azkoitiko "Santa Maria La Real" eliza ere zabalduko da. Helburua Loiolara etortzen diren bixitariak bi herrietara bideratzeko "erreklamo turistiko" bezala erabiltzea da, duten arkitektura, historia eta ondare aberatsagatik.

Hilabetez egongo dira zabalik, uztailaren 20tik abuztuaren 13ra bitartean. Azpeitikoa 10:30etik 13:30era egongo da zabalik eta Loiolako turismo informazio puntuan diharduten pertsona berberengandik egongo da eliza atendituta.