Festa Herrikoien Aldeko Batzordeak egin du egitaraua

Uztarria.eus 2004ko uzt. 16a, 14:07
  • Uztailaren 24ean, preso eta iheslarien egunean, izango da lehen ekitaldia
  • Saninazioetan txupinazo alternatiboarekin emango die festei hasiera

Festa Herrikoien Aldeko Batzordeak atera du Saninazioetarako egitaraua. Uztailaren 24rako, zapaturako, antolatu dute lehen ekitaldia. Preso eta iheslarien egunean manifestazioa eta afaria izango dira.

Ondorego ekitaldia Saninazio bezperan izango da eta hortik festak bukatu artean egunero egongo da zerbait. Hona hemen egitaraua:

Uztailak 24

Preso eta iheslarien eguna

19:00- Igerileku aurretik abiatuta preso eta iheslarien aldeko manifestazioa.

21:00- Berdura plazan preso eta iheslarien aldeko afaria. Afarirako txartelak ohiko lekutan egongo dira salgai.

Uztailak 30

12:00- Gure herriko festei hasiera emateko herriko plazan txupinazo alternatiboa. Ondoren kalejira alaia tanborzaleez lagundurik.

14:30- Bazkari herrikoia Herriko plazan. Txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai.

Bazkalostean, irrintzi txapelketa, txiste kontalariak eta kalejira tanborzaleek alaiturik.

23:00- Kontzertua : Herriko talde bat eta Banda Bassoti

Uztailak 31

23:00- kontzertua: Herriko talde bat eta Desmaskaradas

Abuztuak 1

18:00- Goitik-beherak Komuntzoko aldapetan

21:00- Heeri afaria. Txartelak ohiko lekuetan salgai.

Abuztuak 2

7:00- Txokolatada Herriko plazan