Badatoz 2004ko Saninazioak

Uztarria.eus 2004ko uzt. 13a, 12:07
  • Dena prest dago jaiei aurre egiteko
  • Festa Herrikoien aldeko Batzordearen eta Udaleko Festa Batzordearen arteko harremanak hobetuz doaz; hala ere, bi egitarau

Azpeitian diren festarik ezagunenetarikoak, ezagunenak ez badira, Saninazioak dira. Eta badatoz; dagoeneko usaindu daiteke giroa. Asteburuetan hasi dira dantza ikuskizunak eta aurrerantzean ere ez dira faltako. Hauei, ordea, gero eta ekitaldi gehiago gehituko zaizkie egun handiak gerturatu ahala: umeen euskal festa, Santiagoak eta ohikoak diren sagardo dastaketa eta txekor jatea, Kepa Junkeraren kontzertua, pitxoi tiraketa, pilota partidak... Eta ez dira faltako Saninazioetan ohikoak diren zezenketak eta prozesioak.

Udalak urtero ateratzen duen programazioa laster izango da etxeetan, baina egitarauak zabaldu zituzten komunikabideetan. Uztarriak webguneko agendan jarri zuen.

Egitarau bateratua

Ostegunean hemen izango da on-line Mikel Ibarzabal, Udal Festa Batzordeko burua, sortutako galderei erantzuteko. Aurten ere ez da lortu Festa Herrikoien aldeko batzordeak eta Udaleko Festa Batzordeak egitarau bateratua sortzea, baina bi alderdietako kideek diotenez, egon dira gerturatzeak. Adibidez, goitibera bien artean eramango dute aurrera.