Txapela Nuarbera begira dago

Uztarria.eus 2004ko uzt. 12a, 13:07
  • Azken jardunaldiaren faltan ia eskura du 600 kiloko txapela
  • Datorren larunbatean Laukizen jokatuko da azken saioa

Lortutako azken garaipenarekin Nuarbek ia eskuratu du 600 kiloko Euskal Herriko Lur gaineko txapela. Jardunaldi baten faltan bigarren sailkatuari, Aresori, 3 puntuko aldea ateratzen dio.

San Cristobalen jokatu zen Euskal Herriko Lur gaineko txapelketa 560 eta 600 kilotan. 560koan gauzak estu dira oraindik; Aresok, Goiherrik eta Gaztedik berdinduta amaitu zuten eta sailkapenean Aresok puntu bakar bateko aldea du Goiherrirekiko.

Bestelako nagusitasuna erakusten du Nuarbek 600 kilotan. Herenegun jokatutako saioan besteen gainetik dagoela erakutsi baitzuen beste behin ere.

Uztailaren 25ean Azpeitian

Txapelketa amaitzeko datorren larunbatekoaz gain, 640 eta 680 kiloko azken jardunaldiak falta dira. Hauek hilaren 25ean Azpeitian jokatuko dira Hotel Loiola ondoan.