Errazkinen heriotza salatzeko egindako manifestazioan istiluak izan ziren

Uztarria.eus | Besterik
2004ko uzt. 9a, 19:07

  • Ohiane Errazkinen heriotza zela-eta asamblada lehenik eta gero manifestazioa egin zen
  • Loiolako Inazio Hiribidera heltzean ertzainekin istiluak izan zituzten

Pastorkua aurrean Ertzantza agertu zenean  Argazki originala

Atzo manifestazioa kaleetatik barrena zebilela ertzainek galerazi egin zuten. Manifestazioaren arrazoia Ohiane Errazkin donostiar presoa Fleuryko espetxean hilda agertu izana zen.

Arrazoi horregatik lehenik asamblada deitu zen plazan eta han gertatuaren inguruko azalpenak eman zituzten. Ondoren manifestazioa egitea erabaki eta kaleetan zehar abiatu ziren.

Loiolako Inazio Hiribidera iristean Ertzaintza agertu eta manifestazioa ilegala zela-eta ez zieten aurrera egiten utzi. Pankarta zeramatenak, berriz, identifikatu egin zituzten.

Manifestariak buelta hartu eta anbulategiaren atzeko zubitik igaro ziren jarraitzeko asmotan, baina Ertzantza berriro agertu zitzaien Pastorkua inguruan. Azkenik, manifestazioa espaloitik joan zen plazaraino.

Bidali:  

Erantzunak

lotzabakoak | 2004-07-10 : 12:07

Emen kantzontzillotan ta kale eguzkitsu baten gurutzauta ezer eztin supergizonak, uztarrian artikulo ear hori idatzi zunan alderdiyen aginduta dauden legien zaindariyek die. Hauek beren inderra soldata eder baten truke, enkaputxauta, armauta ta espainiar legien babesien ateatzebe ta hori kobardie izetie ta zipaiuena itie da. Beste hori kontzentraziyotan iñon jazarpenik jaso gabe eotean bitartien, zergatik herritar batzuk ezin deu heriotza baten aurrien gure samiñe azaldu??? gizon armatu baliente hauek zergatik bialtzeitube baliente jende horrek????
Ni konklusiyo batea alleatzenaiz, emen kantzontzillotan da bakarka ezer eztien kobardiek ordenadora bidez hillien bein artikulo prokokadoriek idazteitubenak eta soldata oparuen ordañez politikan dabiltzen jendie dila, ertzainak barne noski. Ta batematzuk balientiek baie, gizon armatuen aurrien beayentzat justue dan gauzie defendatzebenak die, arpeye emanez,nahiz da multa bat edo porrazo bat jasotzeko arriskuen eon.
OHIANE GOGOAN ZAITUGU!!
Ia gaur donostin PNV EAren gizon armatuek Ohiana duintasunez agurtzen uzteiguben. Me temo que no.
Oso makabrue iruitzezat heriotzan aurrien "tolerante" jende honek eukitzeun jarrerie, entierrotan kargatzeko barruek dauzkebe ta. Despreziyo osue jende honi.

kaki | 2004-07-20 : 13:07

lehengoz sala behar da ertzaintzaren jokaera kruela zerem beoei egingo nioke, bat hiltzean besterak ezin izatea manifestatzea heriotz baten aurrean hain krudelak badi hauek dirogatik kapazak dira edozein saltzeko, dirogatik saru ziren ertzain et diroagetik ari dira herritarrak joka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu