Joseba Albizurekin Tourra bertatik bertara

Uztarria.eus 2004ko uzt. 5a, 14:07

Joseba Albizu Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari azpeitiarrak egunero etapa bakoitzaren inguruko adierazpenak egingo ditu webgunean.

Iritzia emango du eguneko etapari buruz, ikuskizunari buruz, zaletuen inguruan, bere taldeko kideei buruz, nor diren bere faboritoak... Egunero argitaratuko dugu arratsaldeko 19:00ak aldera, horretarako propio prestatutako helbide batean.

Tourreko porra

Bestalde, Tourraren inguruan Uztarriak antolatu duen porrak inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu aurten: 141 apustu.

Horrek esan nahi du, sariak ere haundiak izango direla:

  1. Jasotako diruaren %40: 846 euro.
  2. Jasotako diruaren %20: 423 euro
  3. Jasotako diruaren %10: 211,5 euro

Pourra jarraitzeko