Urtebete 544 argazkitan

uztarria 2004ko uzt. 1a, 15:07
  • Orain dela urtebete ipini zen Argazkiak atala martxan, webgune honetan.
  • 12 hilabeteotan, 544 argazki sartu dira: 209 argazki "eguneko argazkia" atalean eta 335 "argazki-multzoak" atalean.

Duela urtebete ipini zen uztarria.com-en argazkiak atala martxan. Bi parte ditu atalak: eguneko argazkia eta argazki-multzoak .

Eguneko argazkia

Ia-ia egunero sartu izan da argazkiren bat eguneko albiste bat edo jakingarri bat erakusteko. Eta hauetako azkenak, portadan erakusten dira.

Guztira, 209 argazki sartu dira.

Argazki hauek guztiak ikusteko aukera ere badago. Sakatu nahi duzun hilabetean eta hilabete horren laburpen grafikoa ikusiko duzu.

Urtebeteren laburpen grafiko kuriosoa osatzen dute 209 argazki hauek.

Ekitaldi desberdinen argazki-multzoak

Atal hau ere garai berean martxan ipini arren, beranduxeago abiatu genuen. Ekitaldi bati edo ekintzaren bati lotutako argazki-multzoen atala da.

Atal honetan 42 argazki-multzo sartu dira. Guztira, 335 argazki. Eta denak ikusteko aukera daukazue, noski.

Argazki-multzo guztien zerrendan ikusi nahi duzuen argazki-multzoak sakatu, eta kitto.