Uztailaren 17an, jubilatuak Xoxotera

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 1a, 12:07
  • Egun horretarako, mendi ibilgailuak dituztenen laguntza eskatu du Udalak
  • Gizarte Zerbitzuen bulegoan edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta eman dezake izena laguntzeko prest dagoenak

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak, uztailaren 17an, egingo den jubilatuen Xoxoteko egunerako herritarren laguntza behar dela jakinarazi du.

Batez ere, mendi ibilgailuak dituzten herritarrei eskatu zaie laguntza udaletik. Izan ere, Xoxotera igoera mendi ibilagiluetan egingo dute jubilatuek. Beraz, mota horretako ibilgailuak izan eta laguntza emateko prest egongo balira, izena emateko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bulegora jo edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu beharko da.

Udal arduradunek lehenbailehen jakin nahi dute zenbat auto izango diren egun horretarako prest eta izena ahalik eta azkarren ematea eskatu dute.

Uztailaren 17an, Xoxoterako irteera 10:30ean izango da plazan eta gailurrean meza ospatuko da. Hamaiketakoaren ondoren buelta txiki bat eman eta herrira jaitsiko dira, Aitonena Iean bazkaltzeko. Egun horretan parte hartu nahi duten jubilatuek, uztailaren 16a baino lehen izena eman behar dute, Aitonena Ieko bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Eta bazkaltzera gelditzekotan 12 euro ordaindu beharko dira eta bestela, berriz, bi euro.