Arantxa Aldalur azkarretan azkarrena

Uztarria.eus 2004ko eka. 30a, 12:06
  • Euskadiko txapelketan, 800 eta 1.500 metrotan, lehen postuak lortu ditu
  • Laster, Sevillan izango da Espainiako txapelketan

Arantxa Aldalur azpeitiarra sasoiko dago. Orain bi aste izan zen Gipuzkoako txapelketan bi aurreneko postu lortu bazituen, 800 eta 1.500 metrotan, beste horrenbeste egin du igaro den honetan ere.

Durangon jokatu den Euskadiko txapelketan, beteranoen mailan, pistako 800 eta 1.500 metrotako azkarrena izan da. Emaitzok emandako indarrekin Sevillan jokatu den Espainiako txapelketan izango da.