Zortzina urteko kartzela zigorra Jabi eta 'Txapi'-rentzat

Uztarria 2004ko eka. 28a, 17:06
  • Gaur eman du epaia Frantziako Justiziak
  • Azpeitiarren abokatuaren ustez, zigorra "neurri gabekoa" da, "deklarazioak torturapean" egin zituztelako

Gaur jakin da zer zigor eman dieten Jabi Agirre eta Xabier Etxeberria Txapi preso azpeitiarrei: zortzina urteko kartzela zigorra. "Helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide" izateagatik, armak izateagatik eta agiri zein matrikula faltsuak edukitzeagatik ezarri die zigorra Frantziako Justiziak.

2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zituzten Jabi eta Txapi, Bougesen (Frantziaren erdialdean) eta harrezkero Frantziako espetxeetan egon dira preso. Fiskaltzak zazpi-zortzi urte arteko zigorra eskatua zuen.

Bi azpeitiarren abokatu Xantiana Cachenauten ustez, zigorra "neurrigabekoa" da, eta ETAko kide izateagatik leporatzen dienak ez duela baliorik, "deklarazioak torturapean" egin zituztelako biek.