Nuarbe ezin garaitu

Uztarria.eus 2004ko eka. 28a, 13:06
  • Asteburuan irabazitako saioekin 640 eta 680 kiloko Euskal Herriko txapelak ia irabazita ditu

Nuarbe Sokatira taldeak esku-eskura ditu 640 eta 680 kiloko Euskal Herriko Lur gaineko txapelak. Asteburuan Azkoitian jokatu diren saioetan ere nagusi izan da.

Erraz irabazi zuten Nuarbetarrek 640 kilotan. Lehia bigarren postua lortzeko egon zen Gaztediren, Aresoren eta Goiherriren artean.

Egoera berdin-berdina izan zen 680koan ere. Nuarbe nagusi eta bigarren postua lortzeko lanak. Oraingoan Gaztedi B eta Mutrikuren artean.

Sailkapenak

640ko sailkapen orokorra

  1. Nuarbe, 18 puntu
  2. Gaztedi A, 13p
  3. Areso, 11,5p
  4. Goiherri, 10,5p
  5. Mutriku, 6,5p
  6. Gaztedi B, 3,5p

680ko sailkapen orokorra

  1. Nuarbe, 15p
  2. Gaztedi , 11p
  3. Mutriku, 9p
  4. Areso, 6p
  5. Goiherri, 4p