Aurtengo denboraldiari agurra

Uztarria.eus 2004ko eka. 25a, 14:06
  • Lagun Onak Futbol Taldeak Kirurin eta Iraurgi Saskibaloi Elkarteak Hotel Loiolan egingo dute denboraldi amaierako afaria
  • Bietan garaikurrak jasoko dituzte jokalari onenak izan direnek

Lagun Onak Futbol Taldeak eta Iraurgi Saskibaloi Elkarteak denboraldi amaierako afaria egingo dute gaur.

Urteroko ohitura den bezala, Lagun Onak-ek Kirurin egingo du, 20:30ean, eta afariaren ostean maila bakoitzeko jokalari onenari eta goleatzaileari garaikurrak emango dizkiete.

Saskibaloikoek berriz, Hotel Loiolan afalduko dute 21:00etan. Hauek ere jokalari onenei sariak banatuko dizkiete.