Azpeitiar idazleak 'Basquepoetry' webgunean

Uztarria.eus 2004ko eka. 18a, 19:06
  • Susa argitaletxeak 200 euskal poeten 1.100 poesia bildu eta jarri ditu Interneten
  • Xabier Aldai, Pako Aristi eta Jose Luis Otamendi aurkitzen dira aukeratutako poeten artean

Xabier Aldai, Pako Aristi eta Jose Luis Otamendiren poesiak munduan ezagutarazteko helburuarekin sarean jarri dituzte. Armiarma proiektuaren baitan, Basquepoetry izeneko leihoa zabaldu die poesiei.

Guztira 200 euskal poeten 1.100 poesia jarri dituzte sarean; baita poema horietako batzuen itzulpenak ere. Koldo Izagirrere izan da ekimena aurrera eraman duena. Berak hautatu ditu esaterako, Aldairen Hau da Azpeitia diot, edo Aristiren Interesatzen zaizkidanak, edo eta Otamendiren Maite zaitudalako poemak.

Ekimen honen asmoa "euskal poesia munduan ezagutaraztea" dela esan du Izagirrek. Mikel Elortza Susa argitaletxeko kideak aldiz, "itzuliak izateko helburuarekin" egin dutela dio.