Karmelo Etxegarai Ikastolako haurren lanak Guggenheim Museoan

Uztarria.eus 2004ko eka. 16a, 13:06
  • Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrek ingurumenaren ezagutza eta artea lotuz eginiko lanak dira ikusgai
  • Alex Carrascosa artista izan dute laguntza ematen

Bilboko Guggenheim Museoan artista txiki berrien lanak ikus daitezke. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrek egin dituzte lanok, "Diario vasco"-k ekarri duenez.

"Artea Ikasbide", Guggenheim Museoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak bultzatutako programaren bitartez egin da. Euskal Herrian zehar zabaldu den programa da eta beste hainbat ikastoletako haurrek ere parte hartu dute.

Azpeitiarrek Alex Carrascosa artistaren gidaritzapean egin dute lan, ingurumenaren ezagutza eta artea uztartuz.

Lanak ekainaren 14tik uztailaren 18ra bitartean egongo dira Guggenhein Museoan.