Uztarriaren 52. zenbakia webgunean

Uztarria.eus 2004ko eka. 9a, 13:06
  • Azken zenbakia etxeetara ere banatu da asteburuan

Uztarriak kalean du ekaineko aldizkaria; 52. zenbakia. Asteburuan banatu ditu herriko etxeetan (jaso ez duena, etor dadila lasai Uztarriaren egoitzara alea hartzera), eta postaz iritsiko zaizkie baserrian edota herritik kanpo bizi direnei.

Bitartean, hilero bezala, web gunean jarri da albiste eta kontakizun garrantzitsuenekin.

Hauek dira gai nagusiak:

  • Maria Jesus Aranburu, GBBko kide berriari elkarrizketa.
  • Ormaetxea, Albizu eta Aranaga txirrindulari profesionalekin erreportaia. Hirurak Lagun Onak txirrindulari elkartetik atereak dira.
  • Argazki erreportaian, azpeitiar presoen, iheslarien eta deportatuen senideekin argazki bereziak.