Alex Arrieta Euskadiko txapelketan onenen artean

Uztarria.eus 2004ko eka. 3a, 20:06
  • Eskolarteko txapelketa ospatu zen Amurrion eta hiru lehenengo postu lortu zituen
  • Espainian izango den txapelketan parte hartzeko gutxiengo denborak lortu zituen

Alex Arrieta azpeitiar igerilari gazteak azkenengo bi asteak oparoak izan ditu. Duela bi aste Gipuzkoako txapelketan hiru domin irabazi bazituen 200 metro estiloan, 100 metro tximeleta proban eta 100 metro librean azkarrena izateagatik, beste horrenbeste egin du Euskadiko eskolarteko txapelketan, joan den honetan.

Izarraitz Igeriketa Elkartean dabilen igerilari gaztea, Gipuzkoako Eskolarteko Selekzioarekin joan zen Amurrioko Txapelketara. Txapelketa ona egin zuen Arrietak eta betetako denborek Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera ematen diote.