Antolatzaileak gustura elkartasun eguneko partaidetzarekin

Uztarria.eus 2004ko mai. 31a, 18:05
  • Beste urtetan baino handiagoa izan da eta balorazio positiboa egin dute
  • Udalarekin arazo batzuk izan zituzten pankarta batzuen lema zela eta.
  • Eguna 10 argazkitan
  • Kroseko sailkapena osorik ikus daiteke

Larunbatean laugarren urtez jarraian euskal presoekiko elkartasun eguna ospatu zen. Jende ugarik hartu zuen parte egunean zehar antolatu ziren ekintzetan. Herri kirolak, sokamuturra, krosa, bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak; denetik izan zen.

Antolatzaileak gustura daude jendeak emandako erantzunarekin: "balorazio positiboa egiten dugu, partaidetza handia izan baita. Adibidez, bazkaria 400 lagunentzako genuen aurreikusia baina 500 bat inguratu ziren" dio Arantzazu Aranburuk. Krosean ere jende ugarik hartu zuen parte, 175ek guztira. Ondoren herri kirolak jokatu ziren eta umorea izan zen nagusi. Bazkaria, sokamuturra eta manifestazioa, hurrenez hurren etorri ziren. Azken honetan 650 lagun atera ziren eta amaieran bertsolariak izan ziren.

Egunari amaiera emateko bi kontzertu antolatu zituzten: Kuraia eta Gatibu. Plaza jendez bete zuten bi taldeek.

Liskarra

Arazo bat izan zen tarteko EAJ eta Elkartasun eguneko antolatzaileen artean. Pankarten inguruan sortu zen. Bi pankarta kentzeko eskatu zuten EAJ-koek "iraingarriak" zirela argudiatuz, Aranburuk dioenez. Pankartetan Ertzaintzak torturatu egiten duela salatzen zen. Kentzeko asmorik ez bazuten elkartasun eguneko diru laguntzak kenduko zizkietela esan omen zien. Antolatzaileek ez kentzea erabaki zuten.

Aste honetan, bilera eskatuko omen diete antolatzaileek udalekoei honen inguruan hitz egiteko Aranburuk Uztarriari esan dionez.

Arantzazu Aranburu

Arantzazu Aranburu Uztarrian izan zen egun bat lehenago, hau da, ostiralean, jendeak Elkartasun egunaren inguruan eginiko galderei erantzuteko.

Galderetako bat Udaletik Elkartasun eguna antolatzeko laguntzarik jaso al zuten izan zen. Aranbururen erantzuna berriz hauxe: "Aurtengoan ere, Udalari egun hau antolatzeko ezinbestekoak zaizkigun bitarteko material eta ekonomikoak eskatu dizkiogu. Beste urtetan baino oztopo gutxiago jarri dizkigute, eskatu zaiena erraztuz. Beraz, galderari bai erantzungo genuke. Hala ere, azpeitiko udalak presoen eskubideen defentsan abian den dinamikari babes politikoa eskeini gabe jarraitzen du".

Horrelako ekimen batek Xoxoteko egunari egin ziezaioken kalteak zirela-eta kexatu zenik ere bazen. "Elkartasun egunaren antolaketan mendizaletako kide batzuk ere hartzen dute parte. Eta orain arte ez dugu antzeko kexarik jaso. Hala ere, beste talde askorekin bezala mendizaleekin ere baditugu harremanak eta kexaren bat balute hitzegin eta eguna aldatzeko prest egongo ginateke", erantzun zuen.

Elkarrizketa osorik irakurri daiteke on-linen atalean.

Krosa

Krosean 175 lagunek eman zuten izena eta horietatik 159 amaitu. Hona hemen sailkapena:

1- Iosu Manzisidor, 18:54

2- Enekoitz Aizpuru, 18:55

3- Joxe Miel Manzisidor, 19:53

4- Ion Zelaia, 20:03

5- Ion Ugalde, 21:19

6- ezezaguna, 21:26

7- Jesus Mari Errazu, 21:31

8- Haritz Iturbe, 21:32

9- Jesus Lapeira, 21:35

10- Martzel Oiartzabal, 21:53

11- Iñigo Azkue, 22:33

12- Ion Segurola, 22:50

13- Beñat Zafra, 22:50

14- Arantxa Aldalur, 22:52

15- Jon Ander Larramendi, 22:56

16- Mikel Arregi, 23:13

17- Iban Arregi, 23:13

18- Hodei Mendinueta, 23:30

19- Aitor Olabide, 23:30

20- Aitor Gonenaga, 23:54

21- Aitor Zulaika, 24:02

22- Gurutz Saez De Bikuña, 24:03

23- Jagoba Aldalur, 24:03

24- Julian Segurola, 24:04

25- Mikel Martinez, 24:04

26- Jesus Zelaia, 24:04

27- Aitor Agirrezabalaga, 24:05

28- Gaizka Aranguren, 24:23

29- Unai Agirrezabal, 24:24

30- Iker Segurola, 24:49

31- Jakes Uranga, 24:51

32- Igor Odriozola, 24:58

33- Jagoba Sanchez, 24:58

34- Ohian Aizpuru, 24:59

35- Ion Plaza, 24:59

36- Xabier Aranburu, 25:00

37- Iñigo Uzkudun, 25:00

38- Jon Garate, 25:00

39- Markos Azpiroz, 25:31

40- Pello Aranburu, 25:31

41- Iñaki Olaizola, 25:32

42- Raul Ridruejo, 25:33

43- Aritz Urbieta, 25:33

44- Martxel Urdaileta, 25:33

45- Joxe Mari Arruti, 25:36

46- Orantza Alegria, 25:38

47- Aitor Zinkunegi, 25:44

48- Mikel Zinkunegi, 25:44

49- Josu Olade, 25:45

50- Aitzol Aranguren, 25:50

51- Joseba Aizpurua, 25:50

52- Angel Mari Etxeberria, 25:50

53- Gorka Beobide, 25:51

54- Gorka Agirrezabal, 25:51

55- Gorka Aramendi, 26:07

56- Aitor Arrizabalaga, 26:08

57- Haritz Arozena, 26:08

58- Joanes Amenabar, 26:09

59- Maitane Aizpuru, 26:09

60- Joxe Angel Iriondo, 26:14

61- Asier Elustondo, 26:14

62- Iñigo Odriozola, 26:18

63- Iñaki Korta, 26:19

64- Josu Zubizarreta, 26:19

65- Andoni Ibarbia, 26:31

66- Xabier Korta, 26:32

67- Mikel Aramendi, 26:32

68- Pello Uranga, 26:33

69- Haritz Etxeberria, 26:41

70- Mertxe Urtuzaga, 25:54

71- Gaztaña, 27:01

72- Ana Alkorta, 27:04

73- Aitor Etxezaharreta, 27:05

74- Ander Bastida, 27:05

75- Ander Unanue, 27:05

76- Alex Astigarraga, 27:06

77- Mariano Sagardogi, 27:06

78- Iñaki Aiertza, 27:07

79- Aitor Aramendi, 27:44

80- Igor Martinez, 27:51

81- Joxe Olabide, 27:52

82- Jon Goenaga, 27:52

83- Iñaki Arizeta, 28:04

84- Mikel Beilar, 28:04

85- Aitor Zubizarreta, 28:05

86- Igor Martija, 28:05

87- Efrain, 28:13

88- Pello Iturbe, 28:23

89- Iñigo Karrera, 28:26

90- Igor Garmendia, 28:26

91- Martxel Arrizabalaga, 28:26

92- Aitor Unanue, 28:53

93- Inaki Uria, 28:54

94- Ander Urbieta, 28:59

95- Iñaki Arrieta, 29:00

96- Julen Juaristi, 29:06

97- Gaizka Larrañaga, 29:07

98- Aitor Berasategi, 29:12

99- Iñaki Aramendi, 29:13

100- Beñat Arrizabalaga, 29:23

101- Iñigo Ibarguren, 29:23

102- Asier Aranbarri, 29:25

103- Iker Iparragirre, 29:26

104- Ekain Urrestilaa, 29:26

105- Eneko Ibarguren, 29:27

106- Joxe Mari Arregi, 29:27

107- Miren Plazaola, 29:27

108- Maite Iriarte, 29:54

109- Aitor bastida, 29:55

110- Iñaki Alkorta, 30:10

111-Iosu Arrue, 30:10

112- Kepa Otaegi, 30:18

113- Xabier Agirretxe, 30:18

114- Miren Iriarte, 30:32

115- Marije Zabaleta, 30:52

116- Arantxa Astiazaran, 30:53

117- Iñigo Orbegozo, 31:25

118- Netzer Bereziartua, 31:26

119- Inaxio Loinaz, 31:27

120- Gorka Besga, 31:27

121- Iñigo Rezabal, 31:27

122- Aitor Kordoba, 31:27

123- Oskar Osinalde, 32:06

124- Aitor Urrestilla, 32:06

125- Mari Karmen Aranbarri, 32:06

126- Fernando Arakistain, 32:06

127- Juanjo Goenaga, 32:06

128- Aitor Larrañaga, 32:07

129- Juan Leturia, 32:07

130- Ion Galdos, 32:07

131- Aitzol Iparragirre, 32:07

132- Ohiana Arrizabalaga, 32:08

133- Inaki Errazkin, 32:08

134- Ion Ander Esnaola, 32:08

135- Xabier Agirrezabala, 32:08

136- Jon Azkune, 32:09

137- Ioritz Aizpuru, 32:09

138- Inaki Martinez, 32:10

139- Jaione Gesalaga, 32:12

140- Ane Aranburu, 32:12

141- Juan Azpeitia, 32:27

142- Pili Olaizola, 32:27

143- Patxi Larrañaga, 32:44

144- Josu Azpillaga, 32:49

145- Xabier Azpillaga, 32:50

146- Andoni Irureta, 33:19

147- Juanjo Iturrioz, 33:19

148- Amane Arrue, 33:27

149- Anjel mari Aranguren, 33:33

150- Joseba Letamendia, 33:39

151- Aitziber Salegi, 35:41

152- Igor Lizaso, 36:56

153- Eneritz Aranburu, 36:57

154- Alberto Jimenez, 36:57

155- Gurutze Eizmendi, 37:21

156- Leire Etxaniz, 37:34

157- Joxin Iturrioz, 39:29

158- Martin Etxeberrigoikoa, 39:52

159- Ana Aramendi, 39:53