Ikasgeletako bertsoak taularatu dituzte herriko gazteek

Uztarria.eus 2004ko mai. 28a, 13:05
Hiru ikasle saioaren une batean bertsotan
  • Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzeko ekimena izan da
  • Urtean zehar ikasgelan egindako lanak taularatu dituzte

Atzo ospatu zuten Azpeitiko gazteek euren bertso eguna. Urtean zehar ikasgeletan eginiko lanak taularatu zituzten Soreasun; bertsoak eta koplak kantatu zituzten. Ekimenean Azpeitiko ikastetxe ezberdinek hartu dute parte: Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik.

Bertsozale Elkartetik ateratako ekimena izan da. Aurten Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailatan landu da baina datorrenerako 5. eta 6. mailetan lantzeko asmoa dago.

Bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna lantzea izan da helburua. Jokin Uranga ibili da irakasle lanetan. Urangak lanak utzi eta gero ikasleek euren irakasleekin landu dituzte.

Bertsolari gazteak sustatzeko ere balio izan du ekimennak nahiz eta hori ez izan helburua. Zenbait gazte ikastetxetik bertso eskolara igaro dira.