Mendi Gidari buruzko oharra

Uztarria.eus 2004ko mai. 27a, 20:05
  • Hirugarren ibilaldiko argazki berria heldu da
  • Mendi Gida dutenek Uztarriako egoitzatik pasatu eta har dezakete

Mendi Gida aurkeztu eta saltzen jarri zen joan den larunbatean. Baina akats txiki bat zuen: 3. ibilaldiko argazki nagusia ez zen zegokiona. Hori dela eta, berriro argitaratu du Uztarriak 3. ibilaldiari dagokion orria. Liburua erosia dutenek Uztarriako egoitzan dute eskuragarri; bertatik pasatu eta jaso dezakete.

Asteburuan kalean

Larunbat honetan Elkartasun Eguna dela-eta Mendi Gida plazan saltzen egongo. Igandean, berriz, Xoxoten. Uztarriako eta Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideek 6 eurotan lor dezakete eta gainontzekoek 12 eurotan.