Mendi Gida aurkeztu da

Uztarria.eus 2004ko mai. 25a, 19:05
Azpillaga, Izagirre eta LarraƱaga aurkezpenean
  • Lagun Onak M.B.-k eta Uztarriak elkarlanean eginiko liburua da
  • 19 ibilaldiren nondik norakoak azaltzen dira

Larunbatean aurkeztu zen Mendi Gida Lagun Onak elkartean. Aurkezpenean Lagun Onak M.B.-ko lehendakaria "Maje LarraƱaga":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2004/47/08mendia eta Josu Izagirre eta Uztarriako Josu Azpillaga izan ziren.

Josu Izagirrek prestatu ditu liburuan agertzen diren ibilaldiak. "Lekuak hobeto ezagutu eta jendearekin tratuan ibilita pasarte ederrak ezagutzeko aukera izan dut" esan zuen Izagirrek.

Azpillagak aldiz, eskerrak eman zizkien Uztarriaren izenean Mendi Gida egiteko helburuan laguntza eman eta parte hartu duten guztiei.

Liburua Azpeitiko eta inguruetako 19 ibilbidez osatua dago. Gehienak 2 edo 3 orduko iraupenekoak dira. Badira 5 edo 6 ordukoak ere.

Liburuak 12 eurotan eskuratu daitezke eta Lagun Onak M.B.-ko edo Uztarriako bazkideek erdi prezioan eskuratu ahal izango dute. Leku hauetan egongo da salgai:

  • Eklipse kulturdendan
  • Martinez inprimategian
  • Iratzar liburudendan
  • Belaetxen
  • Lagun Onak M.B. elkartean
  • Uztarrian