Miel Anjel Elustondok elkarrizketa egin dio Sarrionandiari

Uztarria.eus 2004ko mai. 18a, 18:05
  • Azpeitiarrak eginiko elkarrizketa Berria-n atera dute
  • Bi orrialdekoa da lana, eta literaturaz jardun dute

Miel Anjel Elustondo azpeitiar kazetariak eta argazkilariak Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu du. Berria-n argitaratu da, gaur, Kultura sailean, bi orrialdeetan, eta literaturaz jardun dute.

Azpeitiarrak aurrez ere ibilbide luzea egina du elkarrizketetan. 200 bat idazle elkarrizketatu ditu, Euskal Herrikoak guzti-guztiak, eta beste horrenbeste argazki ere ateratakoa da; bakoitzari argazkiak atera dizkio eta. Arrazoi horrekin webgunea sortu zuen, Zaldi ero idazleekin izenekoa, Uztarriak eman zuen horren berri. Webgune literarioa sortzeko asmoz egin zuen. Bat gehiago lortu du bildumarako.