Zapatuan jakingo da IV. Losintxa lehiaketako txapelduna nor den

Uztarria.eus 2004ko mai. 18a, 18:05
  • AEK-k antolatzen duen lehiaketak parte hartze handia izan du aurtengoan
  • Azkoitian egingo den Txotx-aren ondoren banatuko da saria

Laugarren urtez Mikelats aek euskaltegiak losintxen lehiaketa antolatu du. Hainbat herritar ausartu dira imajinazioaren bila ekin eta aurkitzean zertxobait idaztera; 100 lagundik gora, hain zuzen ere.

Zapatuan Azkoitian egingo den txotx-aren amaieran jakinaraziko dute nor izango den aurtengo irabazlea. Irabazleaz gain, hurbiltzen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte opariak.

Hona hemen aurkeztu dituzten losintxa batzuk:

  • Edertasuna momentua balitz zu eternitatea izango zinateke.
  • Mozkortu, gaur zure muxuez mozkortu nahi dut.
  • Pandero horrekin Epeldek ez du LarraƱagaren beharrik
  • Bihotzerrerik handiena ere sendatuko huke.
  • Nire mobilak, kobertura, bateria, saldoa... behar ditu funtzionatzeko. Nik ordea, zu nahikoa zaitut bizirik irauteko.
  • Biharamunik gabeko mozkorra bezain ederra zara.
  • Izena esaten badidazu Olentzerotan esaktuko zaitut.
  • Hondartza umelean zure lorratza aurkitu nahi dut.
  • Zu zara nire zoriona eta etsipena banatzen dituen marra.
  • Marrubizko tarta baino hobea zaude.
  • Zuk halako kurbak ta nik frenorik ez! Hemen azidentie seguru.