Nuarbek bere burua arerio Launako txapelketan

Uztarria.eus 2004ko mai. 17a, 12:05
  • Nuarbe A eta Nuarbe B aurrez aurre izan ziren finalean; A-k irabazi zuen
  • Bi asteburutan jokatu den txapelketan tiraldi guztiak irabazi dituzte

Euskal Herriko Launako txapelketa amaitu da eta Nuarbek ez du areriorik izan. Txapela buruan itzuli ziren etxera Aratz-Errrekatik.

Bikain hasi da Nuarbe lur gaineko denboraldian. Bi talde aurkeztu Launako txapelketara eta txapela eta lehenengo bi postuak eurentzat izan dira. Bi asteburutan jokatu da. Aurrenekoan Nuarbe B izan zen garaile; bi tiralditan menderatu zuten Nuarbe A taldea. Herenegun aldiz, bigarren txandan, Nuarbe A-k lortu zuen lehen postua. Berdinketarekin beraz, bien artean jokatu zen Euskal Herriko Launako lehen txapela. Hiru tiralditan A-k irabazi zuen.

Sailkapena

1- Nuarbe A, 23 puntu

2- Nuarbe B, 23 p

3- Gaztedi C, 20 p

4- Getxo, 16p

5- Goiherri C, 15p

6- AbadiƱo, 13p

7- Mutriku A, 12p

8- Goiherri A, 10p

9- Gaztedi B, 8p

10- Gaztedi A, 7p

11- Goiherri B, 7p

12- Mutriku B, 2p