Lagun Onak nesken futbol taldeak Espainiako Liga Nazionalean jokatuko du datorren denboraldian

Miren 2004ko mai. 14a, 17:05
Taldea garaipena ospatzen (Migelito Sarralle)
  • Zumaiakoren aurka 0-3 irabazi ondororen liga nazionalera igoera lortu zuten aurreko igandean
  • Partida bat falta da denboraldia amaitzeko

Lagun Onak futbol taldeko nesken taldeak aurtengoan lortu du helburua: Espainiako Liga Nazionalera igotzea. Iazkoan ere denboraldi paregabea burutu zuten, baina igoeraren atean gelditu ziren azken partidua galdu ostean.

Oraingo honetan ordea, ez da horrelakorik errepikatu. Liga amaitzeko oraindik partida bat falta bada ere, Azpeitiarrek aurreko astean ziurtatu zuten igoera, Zumaiako taldearen aurka 0-3 irabazi ondoren.

Zorionak neskak! Merezi duzue eta!