Herri Urratserako autobusak antolatu dira

Uztarria.eus 2004ko mai. 6a, 19:05

Datorren igandean Herri Urrats iparraldeko ikastolen aldeko jai nagusia ospatuko da. Aurtengoak, "Geroa egun gurea" izango du leloa.

Urtero bezala, Senpereko aintziran eguna pasa polita egiteko autobusak antolatu dira:

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatuta

Irteera, 8:30ean Anbulategitik.

Itzulera, 19:00etan.

Autobusaren kostua 6 eurotakoa izango da. Izena emateko 943 15 12 46 telefonora deitu behar da.

Orkatz Kultur Elkarteak antolatuta

Irteera: 9:00etan, Etxe Zuri aurrean.

Itzulera: autobusean erabakiko da.

Izena ematea Orkatzen egin beharko da, 10 eurotan.