Lauko finalerako pase ziurrik ez Jostaldi Kirolakek

Urola-Kostako Hitza 2004ko api. 28a, 21:04
Jostaldi eta Cafes Aitona taldekoak
  • 24 puntuko aldearekin irabazi behar zuen aurrera egiteko
  • Hurrena Paduraren aurka jokatuko du; irabazi egin beharko du aukera izateko

Joan den larunbatean, Lehen Mailako, Iraurgiko Jostaldi Kirolakek Donostiako Cafes Aitonaren aurka jokatu zuen Azpeitiko Kiroldegian. 87-76 irabazi zuten etxekoek. Irabazi egin zuten, baina ez Lauko finalerako pasea ziurtatzeko behar adinako aldearekin.

Lauko finalera pasatzeko, 24 puntuko aldearekin irabazi behar zion Cafes Aitonari; aurrez, alde horrekin galdu baitzuten Iraurgikoek donostiarren aurka.

Giro bikaina zen Kiroldegian, ikusleen artean ohi izaten den bezala, Jostaldi Kirolaken jarraitzaile sutsuenak, gaztetxoen koadrila; etxeko taldea animatu eta animatu jardun zuten partida osoan.

Partida, behar zuten alde horrekin irabazteko asmoarekin ekin zion Azpeitiko eta Azkoitiko jokalariek osatzen duten taldeak, gogoz. Puntuak, euren alde gehitzen hasi ziren; ondo hasi zuten partida. "Lehenengo bi laurdenak nahiko ondo joan ziren, baina hirugarren laurdenean, arbitraje kontuak tarteko ez zen batere ondo joan, akats gehiago egin zituzten etxekoek", dio Andoni Lazkano Lehen Mailako Jostaldi Kirolakeko bigarren entrenatzaileak. Lehen entrenatzailea, Lolo Encinas, ere iritzi berdinekoa zen: "Hiruko zazpi sartu zizkiguten hirugarren laurdenean eta falta asko egon ziren gure aurka".

Hirugarren laurdenean aurretik lortutako aldea mantentzerik ez zuten izan, baina hala ere partida irabazteko ahaleginean jokatu zuten laugarrena Iraurgikoek. Eta lortu zuten.

Lauko finalerako pasea ez dute galduta dagoeneko. Datorren asteburuan Paduraren aurka irabazi egin beharko dute eta Cafes Aitonak Ventanas Leonen (LogroƱo) aurka galdu egin beharko du.

Emaitza

Jostaldi kirolak 87

Cafes aitona 76

Jostaldi Kirolak (Iraurgi). Guar (21); Josu Arozena (11); Ita (8); Lizarriturri (12); Jurgi (3); Kepa (16): Iraundegi (0); Alex (4); Jon (12); Garikoitz (0).

Cafes Aitona. Perez (21); Alegre (27); Oier Almandoz (5); Castel Ruiz (2); Etxebeste (2); Otamendi (7); Aitor Almandoz (12).

Laurdenak. Lehengoa: 25-17; bigarrengoa: 43-30; hirugarrena: 53-52; laugarrena: 87-76.