Ikasberriko lehenengo futbol taldeak igoera esku-eskura du

Uztarria.eus | Kirolak
2004ko api. 26a, 16:04

  • Azkenego partidaren faltan, puntu bat lortu behar dute
  • Kadeteak final zortzirenetarako sailkatu dira

Ikasberriko hiru futbol taldeak denboraldi bikaina egiten ari dira. Lehenengo bi taldeek mailaz igotzeko aukera handiak dituzte. Kadeteek aldiz, kopan final zortzirenak jokatzeko sailkatu dira.

Ikasberri 2. mailako erregionalek, partida baten faltan, puntu bat lortzea nahikoa dute mailaz igotzeko. Aste bukaera honetan aukera ederra galdu dute, izan ere, Aurrera Ondarroak (igoera lortzeko aukerak dituen beste taldeak) zapatuko partida galdu baitzuen. Ikasberrikoek beraz, igande goizean zuten partida irabaziz gero igoera eskuratuko zuten. Hondarrabiko taldearen aurka jokatu eta berdinketa lortu zuten. Beraz, hurrengo partidan erabakiko da igoera lortuko duten edo ez eta ez dute partida erraza, aurrenekoen aurka baitute.

Jubenilak ere, 2. mailako igoera jokatzen ari dira. Aste bukaeran, Mariñoren aurka 5 eta 4 irabazi zuten eta garaipen honekin igoera gero eta hurbilago dute.

Kadeteetan partida polita zegoen aurreikusita. Derbia izateaz gain, lehenengo bi postuetan aurkitzen diren bi taldeek jokatu behar baitzuten. Hala, Ikasberrikoek, Zestoarrak izan zituzten aurkari. Partida banako berdinketarekin amaitu zen eta ondorioz lidergoan bukatu dute eta final zortzirenetarako sailkatu.

Bidali:  

Erantzunak

adjunto bat | 2004-04-27 : 12:04

Lagun Onak futbol taldie ikasberrin mailako hori partidu baten faltan ya iyotzeko aukeraik be geldiu da. ezkerrak fuolea ez zien juten bestiek!!!!DANOK ANDOAIÑEA

Adjunto bi | 2004-04-27 : 14:04

Aurrekun esan dun bezala danok ANDOAIÑEA redio!!!. Aurten bai, ta ez hor beste batzuk zea, HERRIKO futbol zelaiye beayen KOTO PRIBAUBE daukaten da 4 txakur txikiren partez beayen burue saldu ta ACERALIA super futbol teami (aceraliako langiliek ain zuzen ) inolako perjuiziyoik gabe belarretan jokatzen uzten diyotenak. (euriye ai zula ta argiyekin jun daneko gabonetan)
PD: Ikasberri ordie aldameneko ondarreta

ADJUNTO3 | 2004-04-27 : 21:04

Benga iyotze gaituk, a muerte Andoaiñea ta herri guztiye animatzea hau eztek ahuntzen gauerdiko eztule ta, ta aber jubenillek e.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu