20 kultur taldek jasoko dute Udalaren diru laguntza

Uztarria.eus 2004ko api. 19a, 20:04
  • Bost taldek lehenengo aldia dute; gainontzekoek lehengo urtean ere jaso zuten
  • 48.000 euro banatuko dira guztien artean

Azpeitiko Udaleko Kultura sailak 20 talderen artean banatuko du aurten, kultura arloari dagokion diru laguntza.

Otsailean eskatu ziren diru laguntzak, Udalak horretarako ireki zuen deialdian. 48.000 euro banatuko dira talde guztien artean.

Laguntza jasoko duten taldeak honako hauek dira: Antxieta Arkeologi Taldea, Itsasi Dantza Taldea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azpeitiko Dantza Sueltoko Taldea, Azpeitiko Argazki Elkartea, Izarraitz Txistulari Taldea, Urrestillako Musika Taldeak, Azpeitiko Zine Kluba, Sahatsa Dantza Taldea, Lakrikun Antzerki Taldea, Julian Barrenetxea Abesbatza, Natatxa Films, Kinttela Zezenzale Elkartea, Nemesio OtaƱo Abesbatza, Kitarra Taldeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Matxinada, Aurkitu Internet, Uztartzen Euskara Elkartea, Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Metal Boskotea. Azken bost hauek lehenengo aldiz jasoko dute Udalaren diru laguntza.