Azpeitiko efemerideetan bilaketak egiteko modu berria

uztarria 2004ko api. 14a, 11:04
  • Fetxa-tarte jakin bateko gertakariak bilatu daitezke.
  • Guztira, 5309 gertakari bildu ditu Imanol Eliasek liburu honetan.
Bilaketa modu berria

Bilaketa modu berria

Azpeitiko efemerideak liburuan bilduta dauden 5309 gertakarietan bilaketak egiteko modu berria prestatu du uztarriak: fetxa konkretu batetik beste fetxa batera gertatu zena bilatzeko modua. Hilabete jakin bateko gertakariak, urte jakin batekoak, edo fetxa-tarte konkretu batekoak bilatzeko aukera dago honenbestez.

Adibidez, 1703. urtean zer gertatu zen jakiteko, aski da noiztik alorrean 1703-01-01 ipini eta nora alorrean 1703-12-31 ipintzea. Emaitza hauxe jasoko duzu. Modu berdintsuan bila daitezke urte bateko gertakariak, urte askotakoak, hilabete jakin batekoak, ...

Kontu izan behar da fetxak idazteko moduarekin: makinak formatu konkretu batean emandako fetxak bakarrik ulertzen ditu. Fetxak, derrigor, formatu honetan eman behar dira: uuuu-hh-ee. Alegia, urtea lau digitorekin, gidoia, hilabetea bi digitorekin, gidoia, eguna bi digitorekin. Adibidez, 1952-05-06 egongo litzateke ondo idatzita; 1952-5-6 gaizki eta 1952/05/06 ere gaizki.

Hiru modu nabigatzeko

Beraz, oraingo bilaketa modu berri honekin, hiru modu dauzka erabiltzaileak Azpeitiko efemerideak liburua irakurtzeko:

  1. Egunez-egun irakurtzeko aukera. Liburua bera, horrelaxe editatu zen paperean. Egun konkretu bateko efemerideak, adibidez gaurkoak irakurtzeko aukera dago. Beste edozein egunetakoak irakurtzeko, aski da liburuko orrialde nagusian dagoen egutegiko edozein egunetak klik egitearekin.
  2. Bilaketa librea. Zer dago efemerideetan Enparango zubiari buruz? Edo zer dago Ildefonso Gurrutxaga herritarrari buruz? Edozein testu edo hitz solte bilatzeko aukera dago.
  3. Fetxen araberako bilaketa. Hilabete jakin bateko gertakariak, urte jakin batekoak, edo fetxa-tarte konkretu batekoak bilatzeko aukera. Adibidez, 2000. urteko lehen hilabetan zer gertatu zen jakitekoa.

Azpeitiko efemerideak liburua

Iazko abenduaren 6an aurkeztu zuen uztarriak Azpeitiko efemerideak liburua, Imanol Elias historialari azpeitiarrak idatzia.

Liburua kaleratu zenean bertan ipini zuen uztarriak liburua oso-osorik webgune honetan bertan, www.uztarria.com/azpeitia/efemerideak helbidean. Baita efemeride desberdinetan hitz jakin bat edo batzuk bilatzeko aukera ere. Orain gehitu dio bilaketak egiteko modu berri hau.