Harkaitz Canok eman zion amaiera 'Literatuzta' II. zenbakiaren aurkezpenei

Uztarria.eus 2004ko api. 5a, 20:04
Ekitaldiaren tarte batean, Cano irakurtzen eta Calzada musika jartzen
  • Ostiral gauean izan zen ekitaldira jende asko gerturatu zen
  • Aldizkaria asteazkenean izango da eskuragarri Zuhatz, Orkatz eta Urtzi tabernetan, Eklipse Kultur dendan eta Uztarriako egoitzan.

Amaitu ziren Literatuzta literatur aldizkariaren aurkezpen ekitaldiak; Harkaitz Canok egin zion agurra, hainbat herritarren artean.

Ostiral gauean, Aitonena I aretoan ikuskizun ederra eskaini ziguten Harkaitz Cano, Igor Calzada eta Oianko Txoperena Uztail Oparo Osteko hirukoteak hirisladak lanarekin. Musika, irudiak eta prosazko idatziak uztartu zituzten ordubete inguru iraun zuen ekitaldian.

Brodway eta Donostia, iruditan; irudiak eta Cano hitzetan; eta hurrun-hurbileko kontrastearen erdian, musika. Bertaratu zirenak ere erreka horietan higitu ziren Canoren txalupan. Une polita igarotzeko aukera izan zuten hurbildu zirenak; Canoren zaletuak asko. Zerbait ezkorra aipatzekotan, musikaren bolumen altuegia izango litzateke. Gainontzekoan ongi.

Asier Serrano eta hirisladak lanarekin ongi etorria egin diote Literatuztari. Orain, aldizkaria irakurtzeko garaia da. Asteazkenetik aurrera, Zuhatz, Orkatz eta Urtzi tabernetan, Eklipse Kultur dendan eta Uztarriako egoitzan izango dira eskuragarri.